Heldu dira 2019ko Campus Gabonak Gabonak 2019

Familia agurgarriak,
 
Lehenengo eta behin, eskerrik asko gugan jarritako konfiantzagatik zuen eskola kirola kudeatzeko. Mila esker! Gogorarazi nahi dizuegu BizKir-campusbilbao elkartearen kolektibo laguntzaileetako partaideentzat deskontuak eskaintzen ditugula.
 
Dagoeneko, zabalik dituzue Gabonetako campusetarako izen-emateak (2019). Beti bezala, egunak errepikatzeagatik dituzuen beherapenez gain, metagarriak diren beste batzuk ere badira.
Gogorarazi nahi dizuegu deskontu metagarriak azaroaren 23ra arte, soilik, egongo direla indarrean.
Hemen duzue informazio guztia: CampusBilbao.com

GABONAK 2019

  • Bi eguneko txanda metagarrietan antolatu ditugu.
  • Aste horietako parte-hartzea eskuragarri ditugun egoitzen artean konbinatzeko parada dago.
  • Gabonetako klasikoei geitzen dira neskentzako futbola eta areto futbola.
  • Jantoki eta autobus zerbitzua (sedeen arabera) duzue nahi izanez gero

Hauek dira Eguberri hauetan eskaintzen ditugun campusetako info-estekak eta dagoeneko, argi duzuenentzako izen-emate esteka: 

EGOITZAK ETA DATAK:

  • Multikirola La Salle Bilbao-n (abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra)
    • 2012 eta 2015 tartean jaiotako umeak
  • Minibasket La Salle Bilbao-n (abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra)
    • 2008 eta 2012 tartean jaiotako umeak
  • Minibasket teknifikazioa (abenduaren 23tik 31ra) – Escolapios eskola
    • 2008 eta 2010 tartean jaiotako jokalariak 
  • Basket teknifikazioa La Salle Bilbao-n (abenduaren 23tik – 31ra)
    • 2003 eta 2007 tartean jaiotako jokalariak
  • Kadeten eta haurren saskibaloi teknifikazioa (urtarrilaren 2tik 3ra) – Escolapios eskola
    • 2003 eta 2007 tartean jaiotako jokalariak
  • Minibasket-a eta multikirola Club Deportivo Bilbaon (abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra)
    • 2009 eta 2015 tartean jaiotako umeak (salbuespenak kontsultatu)
  • Minibasket eta multikirol Campus-a Indautxuko Eskolan (abenduaren 26tik 27ra)
    • 2008 eta 2015 tartean jaiotako umeak
  • Futbol sala Campus-a Indautxuko Eskolan (abenduaren 30tik – urtarrilaren 3ra)
    • 2006 eta 2014 tartean jaiotako umeak
  • Futbola Deusto-n (abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra)
    • 2004 eta 2015 tartean jaiotako umeak
  • Neskentzako Futbola Deusto-n (abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra)
    • 2004 eta 2013 tartean jaiotako umeak

Metagarriak diren hainbat deskontu dituzue eskuragarri; haien artean,5 euro BizKir-campusbilbao elkartearen kolektibo laguntzaileetako partaideentzat.azaroaren 23 arte baino ez dira eskainiko. 

Mila esker berriz ere zuen konfiantzagatik!!!! 

Inskripzioa
Contacta con nosotros en:
info@campusbilbao.com
630.14.25.66

Ohiko batzar orokorra

Familia Agurgarriak, Honen bidez,  “ESKOLA BERRIA” Indautxuko Eskolako Familia Elkarteko kideei ohiko asanblada orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu. 

EGUNA:   Urriaren 29an, Asteartea 

ORDUA:   16:30 Lehenengo Deialdia                 

17:00 Bigarren Deialdia  

TOKIA:    ARETOAN

Gai ordena:

1.    puntua: Aurreko ohiko bileran (2018ko urriak 25ean egindakoa) jasotako agiriaren irakurketa eta onespena.

 2.    puntua: Guraso elkarteak burutzen dituen jardueren laburpena eta kurtso berrirako dauden aurreikuspenak. GEaren batzordeen aurkezpena: eskolaz kanpoko jarduerak, jaiak, jantokia…

3.    puntua: 2018/19 ikasturteko kontuen onespena eta abian dagoen kurtsorako aurrekontuaren aurkezpena.

4.    puntua: Galderak eta eskariak. Liburutegi zerbitzua bertan behera utziko dugu arratsalde horretan baina datozen familientzat haurtzaindegi zerbitzua egongo da.Badakizue zuen partaidetza oso garrantzitsua dela, horregatik eskerrak ematea nahi dizuegu urte guztian lanean ari zareten familia guztioi eta familia berriei luzatzen diegu eskua etor daitezen elkartea ezagutzera eta bertan parte hartzera.Zuen zain, 

Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI