Gora Indautxu Eskolako Jaiak

Eskolako 2019-ko jaiak datoz !Maiatzak 31 ostirala eta Ekainak 1 larunbata.
 Etorri eta gozatu ESKOLA BERRIA Familien Elkarteko Jai Batzordeak prestatu dituen ekintza guztietan.  Zure laguntza antolatu ditugun ekintzen txandaren batean jasotzea primerako izango zen gure seme alabek beraien eskolako jaietaz goza dezaten. Anima zaitez guztion artean errezagoa da, bidali zure izena eta telefono zenbakia mail honetara: fsjaibatzordea@gmail.com (garaiz zabiltza oraindik).
Honekin batera jaietako egitaraua doakizue

Ohar garrantzitsua

Familia Elkarteko Maiatzeko batzarra kurtsoko azkena izango da eta hilabeteko azkenengo astelehenean izan beharrean, asteazkena, Maiatzak 29-an izango da, “laborategian” arratsaldeko bostetan.
Etortzea garrantzitsua da, bertan hurrengo ikasturteko eskolaz kanpoko jardueretan izena-emateko prozedura berria azalduko baitugu


ZUHATZA 2019

Guraso agurgarriak:
Idatzi honen bitartez, zuekin harremanetan jartzen gara zuon seme
alabentzat prestatu dugun, 2019ko Ekaineko azken asteko udalekuari buruz.
Irteera, Ekainak 24 astelehena, goizeko 10:30 etan, eta Ekainak 28, ostirala, buelta egongo ginateke
arratsaldeko 18:00etan.

ZUHATZA 2019
Programa hau, bigarren mailatik seigarren maila bitarteko neska mutilentzat zuzendua dago.
Kopuru mugatua izango da. 5 egun, 4 gau ZUHATZAK eskaintzen digun inguru zoragarriaz
disfrutatzeko
Burutuko diren ekintzak, Piragua, pedaló, arraun, optimist….gaubelak, jolasak, tailerrak.
Prezioa 180 €
Kontu zkia: laboral kutxa ES88 3035 0083 29 0830068630 MAIATZAK 30 baino lehenago fitxa
eta abonarea entregatu behar da.
Eskaintza honen informazioa osatzeko, bilera batera gonbidatzen zaituztegu
EGUNA: MAIATZAK 30
LEKUA: laborategian
ORDUA: 16,45etan

Agur bero bat:

OPORRETAN ERE… EUSKARAZ JOLASTEN

Guraso agurgarriak:

Gutun honen bitartez, zuekin harremanetan jartzen gara udako oporretan, zuen seme alabentzat prestatu dugun eskaintza ludikoaren berri emateko.

OPORRETAN ERE… EUSKARAZ JOLASTEN, 2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua dago , programa ludiko eta hezitzailea da. Ikastetxean bertan burutuko da, ekainaren azkenengo astean, eta uztaileko lehenengo hiru asteetan. Ordutegia goizeko 08,30/9,00etatik eguerdiko 13,30etara izango da, Aurten, “ART UDALEKUAK IVburutuko ditugu. Ekintza ezberdinen bitartez, ARTEAREN ISTORIOA ezagutuz.

ART UDALEKUAK 2019 INDAUTXUKO ESKOLA

ASTE 1 SEMANA 75 €

2 ASTE / 2 SEMANAS 125 €

3 ASTE / 3 SEMANAS 195 €

4 ASTE/ 4 SEMANAS 250 €

Ingresua egiteko umeen izenean egin behar da. Ekainak 3 azken eguna.