Euskal Dantza

SARRERA

Jarduera honen helburua eskolan dauden umeak euskal folklorera gerturatzea da, duen aberastasuna erakustea eta ondorengo belaunaldiei ezagutza erraztea.

Programaren oinarria euskal dantzak irakastea da, klaseak eta dantzak adinaren arabera egokituko direlarik.

Jarduera hau orain dela 15 urte baino gehiago hasi zen.

HELBURUAK

  • Gure folklorearen aberastasuna ezagutu eta balioztatzea.
  • Gure geografian zehar egiten diren dantza ekitaldietan parte hartzea.
  • Gure kultura zati bat ezagutu eta atsegin izatea.

METODOLOGIA

Euskal dantza jarduera eskoletan 3 mailatan zatiturik dago. Lehenengo maila Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta bigarren eta hirugarren mailak Lehen hezkuntzako ikasleei. Mailaren arabera dantza
ezberdinak ikasiko dira:

1. Mailan erritmoa lantzeko balio duten dantza errazak ikasiko dira, helburua dantzara gerturatzea delarik. Adibidez “irri dantzak”, “txulalai”, etab.

2. Mailan borobilean egiten diren dantzak landuko dira: “jauziak”, “baztango zortzikoa”, etab. Dantza hauek ez dute dantzari kopuru zehatzik behar.

3. Mailan talde dantza batzuk ikasiko dira, dantzari kopuru zehatz bat behar dituzten dantzak izango dira: “Gorulariak”, “Dantzari Dantza”, “Elciegoko
Dantzak”, etab.

Guztia, abestiak, musika jolasak eta erromeriak erabiliz landuko da, ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko.

Helburu nagusia folklorea ez galtzea eta dantzaplazetan geroz eta jende gehiagok parte hartzea da.

NORI ZUZENDUTA

Jarduera Haur Hezkuntzako 3.maila eta Lehen Hezkuntzako 6.maila arteko ikasle guztie zuzenduta dago.

TENPORALIZAZIOA

Jarduera Urritik Maiatzera izango da.

Ordutegia: 12.30-etatik 15.00-etara, talde bakoitza ordubete astean arituko delarik dantzan.

BALIABIDEAK

Gela haundi eta hutsa eta musika ekipo bat. Dantzetarako materiala: uztaiak, makilak, zintak, etab irakasleak ekarriko ditu Udaletxeko Hezkuntza eta Kultura sailak dirulaguntzak ematen ditu jarduera honetarako.

EBALUAKETA

Hiruhilabero familiei umeen garapena nola dihoan esango zaie idatzizko txosten baten bitartez.

Kurtso amaieran eskolarentzat txosten bat egingo da, non programatutako helburuak lortu diren ala ez azalduko diren.