Euskal Tailerrak

SARRERA

Beste urte batzuetan ere ikusi izan dugu ikasleekin jarduera ludiko eta erakargarriak eginez gero, hauek ikasteko jarrera positiboa erakusten dutela. Hori dela eta, euskeraren erabilera sustatzeko aprobetxatzen dugu. Jarduera hauen bitartez (tailer plastiko eta jolasak), euskera ikasi eta bere erabilera sustatzeaz gain, esku trebetasuna, imajinazioa, lan taldean aritzea, elkartasuna, hezkidetza,….ere lantzen dira.

Guzti hau lortzeko talde sendo bat lortzea eta umeak bertako kide sentitzea ezinbestekoa da. Horretan datza zehazki EUSKAL JOLASAK ekintzak.

OBJETIVOS

Hiruhilabete bakoitzean helburu ezberdiank egongo diren arren, hauek dira helburu nagusiak:

  1. Primeran pasatu eta euskera erabiliz jostatu.
  2. Jardueretan parte hartzeko lagun talde sendoa sortzea.
  3. Jolas berriekin eta norberak edo taldean sortutako jolasekin jolasten ikasi.
  4. Talde handietan lan egiten ikastea. Pertsona bakoitzaren alde positiboak hartu eta taldearen mesederako erabiltzea.
  5. Kultura anitzak errespetatu eta balioztatzea.
  6. Hezkidetza lana indartzea.
  7. Taldeko partaide guztien ikuspuntuak errespetatzea, beti erdibideak aurkitzen saiatuz.

METODOLOGIA

Panpotxen (GE-k jarduera honetarako kontratatu duen enpresa) lan haria jarraituz, jolas jarduerak egingo dira, giro aktibo, parte-hartzaile eta euskaldun batean.

Jolas giroa egongo da uneoro, garrantzitsuena ondo pasatzea eta dibertitzea izango delarik. Umeek modu aktiboan parte hartuko dute, eta talde uztiaren
parte-hartzea ezinbestekoa izango da.

Metodologia euskalduna izango dela esaten dugunean, jarduerak euskera hutsean egingo direla esan nahi dugu.

NORI ZUZENDUTA

4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.

TENPORALIZAZIOA

Eguerdiko Ordutegia: 12,30-etatik 15,00-etara (talde bakoitzak astean ordubeteko saioa edukiko du)

BALIABIDEAK

Jarduera plastikoak egiteko ura duen leku egoki bat behar dugu (tailer bat).
Bestalde jarduera artistiko eta jolasetarako beharrezkoak diren material suntsikor eta ez suntsikorrak beharko dira.

EBALUAKETA

Ebaluaketarako Panpotxek GE-aren laguntzaz inkesta bat prestatuko du familiek bete dezaten.

Ondoren Panpotxek kurtso amaierako txosten bat prestatuko du.