Eskolako Jaia

Eskolako urteroko Jaia orain dela hamar urtetik hona ospatzen dugu. Jai-batzordeak antolatzen dituen jardueren artean azkena dugu hau eta beraz, ikasturtearen amaiera alaitsua izateko asmoz prestatuta dago.

Honako ekintza hau eskolako komunitate osoari luzatuta dagoen jarduera berezi bat da, bere izaera alaitsu eta ludikoa kontutan harturik:

“Ikaslego, guraso eta irakaslegoari eskeinitako egun berezi bat, zeinetan bere prestakuntzaz eta baita bere garapenaz guztiok elkarturik egun horretaz gozatzeko aukera izango dugularik”.

Ekolako jaia maiatzaren azken larunbatean edo ekainaren lehenengoan ospatzen dugu, nahiz eta bere prestakuntza urtarrileak hasten den.

Prestakuntzako bost hilabete hauetan festa egunean zeintzuk izango diren tailerrak, nolako erromeria izango dugun, umeek egingo dituzten marrazkiak eta leloak nolakoak izango diren (gero kamisetetara ixuriko direnak) eta abar antolaten ditugu.

Jai giroa berotzeko, jai eguna baino aurreko astean eskolaz kanpoko jardueren erakustaldiak izaten ditugu, eta jai bezperan beste lan batzuk ere baditugu: patioaren apaingarriak prest izaten ditugu egun horretarako, umeen marrazkiekin egingo dugun erakustaldia, mahaien muntaia, tailerrek behar dituzten azken lanak, …

Festa egunean, goizez, kirol lehiaketak izaten dira, esku-lanetako tailerrak, makilaia, ginkana, txikitxoentzako puzkarriak, euskal jokoak, txozna bat ere, marrazkietako sarien banaketa eta seigarren mailakoei egiten diegun agurra. Arratsaldean eta festa eta ikasturtea bukatzeko, erromeria bat izaten da patioan bertan.

Azkenik, jarduera berezi honek antolakuntza eta lana behar du baina bere helburua zera da, eskolako komunitatearen arteko harremana sendotzea eta eskolarekiko lotura ere. Horretarako guztion laguntza behar dugu eta beraz, parte zuzena ez duzuonoi animatu egiten zaituztegu bai laguntzeko eta baita festaz gozatzeko ere.