Matrikula 2023-2024

2023-2024 IZEN-EMATEA ESKOLAZ KANPONKO JARDUERETAN

Epea zabalik eguerdiko eta arratsaldeko ekintzetan izena emateko

 

 Kaixo,

Jarraian, familia elkarteak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko jarduera guztien arauak eta online erregistroa zehaztuko ditugu.

OHAR GARRANTZITSUA:

2022/2023 ikasturteko kuotaren bat ordaindu gabe egotekotan, izena-eman aurretik ordaintzea nahitaezkoa izango da. Horrela egin ezean ez dugu 2023/2024 ikasturterako izen-ematerik onartuko.

1. Pausua – Bazkide izateko izena-eman

Eskolaz kanpoko edozein jardueratan izena-eman aurretik, familia elkarteko bazkide izatea premiazkoa da. Bazkideak urtero berriztatu behar dira, beraz, nahiz eta aurten bazkide izan hurrengo ikasturtean bazkide izateko izena-ematea beharrezkoa da. Horretarako familia bakoitzak heldu baten datuak eman eta dagokion kuota (15€ familiako eta ez seme-alabako) ordaindu beharko du.

Helduetako baten izena jarri edoIzena ematean seme edo alaba baten izena jarri, adibidez: Loinatz Perez-en familia.

BAZKIDEonline izen-ematea

espazioa


2. Pausua – Jardueran izena-eman

Zure seme-alaba 2023/2024. ikasturtean egongo den maila aurkitu

  • Arratsaldeko jarduerak: ordutegia zehaztu gabe dago, izena-emango duten umeen arabera egingo dira taldeak eta egutegiak
  • ESKOLA ASEGURUA DERRIGOR ordaindu behar da (kuota bakarra).

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza 

xto espa

espazioa


Haurtzaindegi zerbitzua

Edozein mailako ikasleek erabili ahal dute zerbitzua. Izena-emateko behar-beharrezkoa da 1.eta 2.pausuak betetzea (2.pausuan eskola asegurua aukeratu behar da).

  • Zerbitzua kurtsoko lehenengo egunetik azkenengora erabili ahal izango da. Salbuespena 2 urtekoak izango dira, eskola jardunaldi arruntarekin hasi arte ezingo baitute haurtzaindegira joan.

Haurtzaindegia:online izen-ematea

espazioa


 

Jarduerei buruzko informazioa eta arauak

  • Izena-eman ondoren, gehienez 2 eguneko epean, onespena posta elektronikoz jasoko duzue.(Begiratu SPAM sisteman, helbide elektronikoaren sarrera-erretilura iristen ez bazaizue). Dena dela, onespena jasotzeak ez du esan nahi zuen seme-alaba jardueran onartua izan denik, baizik eta izen-ematea ondo egin dela. Gerta daiteke lekurik ez egotea edo ume nahikorik ez egotea talde bat osatzeko. Baita, osasun egoeragatik jarduera bertan behera geratu beharra.
    • Kirol jardueretan, lehiaketetan parte hartuko duten umeek lehentasuna edukiko dute.
    • Umeak jardueran duen aintzinatasuna kontutan hartuko da.
    • Ume guztiek parte-hartzeko beste talde egiteko aukerarik egongo ez balitz, aukeraketa zozketaz egingo da.
  • Irailean  izena-emateko epea zabalduko da berriz ere, baina kasu honetan ikasle berrientzat eta taldeak osatzeko izango da SOILIK.

  • Baliteke maila ezberdinetako umeak elkartzea taldeak sortzeko.

  • Bestalde, jarduera bakoitzak koordinatzaile bat izatea nahitaezkoa da, beraz, interesa duzuenok posta@eskolaberria.net-era idatzi zein jarduerako koordinatzaile izan nahi duzuen esanez. Bolondresik egongo ez balitz jarduera bertan behera geratuko litzateke.

  • Iraila erdian, kurtsoko lehenengo ordainagiria ordainduko duzue: elkarteko bazkide kuota eta eskola asegurua, biak kuota bakarrekoak. Bestalde, jarduerak hilero ordainduko dira, hile hasieran, lehenengo ordainketa urrian izango delarik.
  • Inongo azalpenik gabe 2 ordainketa ezeztatuz gero, umea jardueratik kanpo geratuko da.

Texto espacio

Jardueren Egutegia

  • Jarduerak Urrian hasi eta Maiatzean bukatuko dira. Halere, bizi dugun osasun egoera dela eta, egoera aldakorra izan daiteke.

Ingeleseko jarduerak

Ingeleseko jarduera arratsaldez egingo da. Iraileko ordutegien eta taldeen berri emango da, matrikulatutako ikasleen arabera egingo baitira (mezu elektroniko bat bidaliko zaie matrikulatuei ingeleseko informazio gehigarriarekin).

Te

Ikastaroko bajak eta altak

Bajak:posta@eskolaberria.net helbidera mezu bat bidali hilabete bakoitzeko 25-a baino lehen gaian “jarduera uztea” jarriz eta ikaslearen datuak eta zein jarduera uzten duen adieraziz. Ingeleseko bajak hiruhilekoan bakarrik izango dira.

Alta berriak: www.eskolaberria.net webgunean izena ematea jarduera hasi aurreko hilaren 25a baino lehen, plazak dauden edo hilaren amaieran itxaron-zerrendan geratzen den jakinaraziko da.

xto espacio

 Jarduerak ez dira derrizgorrezkoak, baina bai ikaskideak eta begiraleak errespetatzea; beraz, portaera egokia ez bada umeak jarduera utz dezan eskatuko dizuegu