Matrikula 2019-2020

Eskolaz Kanpoko jarduerak 2019 – 2020 ikasturtean

Iraileko izen-emate informazioa:

Izen-emate epea zabalik Irailaren 11tik 18ra ikasle berrientzat eta taldeak osatzeko SOILIK.

URRIrako BAJAk jakinarazi beharko dira postaz:   posta@eskolaberria.net

Irailak 13an behineko onartuen zerrenda argitaratuko da.

Ikasturte hasierako lehenengo aste hontan bazkide eta eskola aseguruaren ordainagiriak pasako dira. 


spazioa

Kaixo,

Jarraian, familia elkarteak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko jarduera guztien online erregistroa zehaztuko dugu.

spazioa

1. Pausua – Bazkide izateko izena-eman

Eskolaz kanpoko edozein jardueratan izena-eman aurretik, familia elkarteko bazkide izatea premiazkoa da. Bazkideak urtero berriztatu behar dira, beraz, nahiz eta aurten bazkide izan hurrengo ikasturtean bazkide izateko izena-ematea beharrezkoa da. Horretarako familia bakoitzak heldu baten datuak eman eta dagokion kuota (20€ familiako eta ez seme-alabako) ordaindu beharko du.

BAZKIDEonline izen-ematea

espazioa


2. Pausua – Jardueran izena-eman

Zure seme-alaba 2019/2020. ikasturtean egongo den maila aurkitu

  • Eguerdiko jarduerak : gehienez 3 jarduera egin ahal izango dira
  • Arratsaldeko jarduerak: nahi beste jardueratan baina ordutegia ondo begiratu bateragarriak direla ziurtatzeko
  • ESKOLA ASEGURUA DERRIGOR ordaindu behar da (kuota bakarra).

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza 

xto espa

Ikasturterako jarduera berriak

    • DRONAK, ROBOTIKA, 3D DISEINUA ETA IMPRIMATZEA, PROGRAMAZIOA ETA BIDEOJOKOAK
      Eguerdian. Ordu bat astero. 4 urtetik  LH6-ra
    • DANTZA GARAIKIDEAK
      Arratsaldean. Ordu bat astero.  LH1-etitk  LH6-ra
  • BERTSO
    Arratsaldean. Ordu bat astero. LH3-tik a LH6-ra

espazioa


Haurtzaindegi zerbitzua

Edozein mailako ikasleek erabili ahal dute zerbitzua. Izena-emateko behar-beharrezkoa da 1.eta 2.pausuak betetzea (2.pausuan eskola asegurua aukeratu behar da).

  • Irailak 9-tik Ekainak 19-ra egongo da erabilgarri, hau da, kurtsoko lehenengo egunetik azkenera.

  • HH2 – 2 urteko ikasleentzat, zerbitzua arruntako jardunarekin hasten direnean egongo da zabalik.

Haurtzaindegia :online izen-ematea

espazioa


OHAR GARRANTZITSUAK

  1. Datuen babeserako Lege Organiko berria dela eta, orain arte ditugun email guztiak ezabatu behar ditugu. Ondorioz, izena-emateko erabiliko duzuen e-postaz baliatuko gara zuei informazioa bidaltzeko. Informazioa helbide batera baino gehiago bidaltzea nahi duzuenok, posta@eskolaberria.net helbidera idatzi, helbide elektronikoa eta zuen seme-alab(ar)en izen abizena eta maila adieraziz.
  2. 2018/2019 ikasturteko kuotaren bat ordaindu gabe egotekotan, izena-eman aurretik ordaintzea nahitaezkoa izango da. Horrela egin ezean ez dugu 2019/2020 ikasturterako izen-ematerik onartuko.

Texto espacio

Jarduerei buruzko informazioa eta arauak

  • Izena-eman ondoren, gehienez 2 eguneko epean, onespena posta elektronikoz jasoko duzue.Dena dela, onespena jasotzeak ez du esan nahi zuen seme-alaba jardueran onartua izan denik, baizik eta izen-ematea ondo egin dela.Gerta daiteke lekurik ez egotea edo ume nahikorik ez egotea talde bat osatzeko.
  • Taldeak izen-emateak jaso ahala osatuko dira edukiera maximora heldu arte

  • Irailean (9-tik 15era) izena-emateko epea zabalduko da berriz ere, baina kasu honetan ikasle berrientzat eta taldeak osatzeko izango da SOILIK.

  • Ekaina amaieran onartutakoen zerrenda eta ordutegiak (oraingoak aldatu ahal dira) plazaratuko ditugu.

  • Baliteke maila ezberdinetako umeak elkartzea taldeak sortzeko.
  • Bestalde, jarduera bakoitzak koordinatzaile bat izatea nahitaezkoa da, beraz, interesa duzuenok posta@eskolaberria.net-era idatzi zein jarduerako koordinatzaile izan nahi duzuen esanez. Bolondresik egongo ez balitz jarduera bertan behera geratuko litzateke.

  • Iraila erdian, kurtsoko lehenengo ordainagiria ordainduko duzue: elkarteko bazkide kuota eta eskola asegurua, biak kuota bakarrekoak. Bestalde, jarduerak hilero ordainduko dira, hile hasieran, lehenengo ordainketa urrian izango delarik.
  • Inongo azalpenik gabe 2 ordainketa ezeztatuz gero, umea jardueratik kanpo geratuko da.

Texto espacio

Jardueren Egutegia

  • Jarduerak Urrian hasi eta Maiatzean bukatuko dira, salbuespen bakarra ingelera delarik, zein Irailaren 19-an hasi 2020ko Ekainaren 11-an amaituko den.

  • Euskeraren egunean (Abenduak 3) eta Agate Deuna egunean (Otsailak 4) arratsaldeko jarduerak bertan behera geratuko dira.

Texto espacio

Ingeleseko jarduerak

Ingelesari buruzko informazio gehiago atxikitutako orrian doakizue

35€-ko matrikula ordaindu behar da uztailean.
LH 5 eta 6.mailako ikasleek maila froga bat egin beharko dute irailean eta ikasleak maila gaindituko ez balu matrikulako dirua bueltatuko litzateke.

Texto espaci

Ikasturtean zehar jarduera uzteko

posta@eskolaberria.net helbidera mezu bat bidali hilabete bakoitzeko 25-a baino lehen gaian “jarduera uztea” jarriz eta ikaslearen datuak eta zein jarduera uzten duen adieraziz.

 Jarduerak ez dira derrizgorrezkoak, baina bai ikaskideak eta begiraleak errespetatzea; beraz, portaera egokia ez bada umeak jarduera utz dezan eskatuko dizuegu