Saskibaloia

HELBURUAK

  • Haurrek saskibaloiaren oinarrizko printzipioak ikastea.
  • Arautegia ikasteko, txikiek,  jolasak erabili behar dituzte.
  • Azken mailako ikasleak, bi eskuekin baloia botatzeko gai izatea, saskiratzeko, ohola erabiltzea, sarrerak ondo egitea, jaurtiketa libreak teknikoki ondo egitea eta defentsa oinarriak ezagutzea.
  •  Lana eta talde-sentimendua areagotzea.

METODOLOGIA

  • Lehenengo mailako taldeentzako:
    • Kirol honen oinarriak aurkeztu
    • Sarrerak egiten hasi eta baloia modu egokian botatu..
    • Teoriak diona, jolasen bidez praktikan jarri.
  •  Erdi mailako taldeentzako:
    •  Bote eta sarrerak errepasatu.
    •  Bi eskuekin botea landu.
    •  Defentsa praktikatu.
    •  Jolasak eta partiduak antolatu, ikasitakoa praktikan jartzeko.
  •  Azken mailako taldeentzako:
    •  Eskumuturra berotu jaurtiketak eta sarreren bidez.
    •  Jaurtiketa libreak, bi eskuekin botea, hanken artean baloia pasatu, eta sarrerak hobetzeko oinarrizko ariketak landu.
    •  Partidua antolatu, eskainitako ariketa guztiak praktikan jartzeko eta defentsa lantzeko

NORENTZAT

Jarduera  hau lehen hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko umeei zuzenduta dago.

Taldeak antola daitezke:

  • Kurtso bakoitzean talde bat
  • Jende kopurua nahikoa ez bada, hirugarren eta laugarren mailakoak eta bostgarren eta seigarren mailakoak elkartuko dira.
  • Talde bakoitzak eskola kirolako lehiaketetan parte har lezake; bakoitzak egutegi desberdina izanik.

ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA

Entrenamenduak astean birritan izango dira, eta saio bakoitzak ordu bat iraungo du.

Ordutegiak adinaren arabera finkatuko dira,  17:30 eta 19:30ak artean, astelehenetik ostiralera eskola egutegian.

BEHARREZKO BALIABIDEAK

  • Eremu estalia bi kanasta txikirekin.
  •  Kirolariek, praka motzak, kamiseta mauka motzaduna eta oinetako egokiekin entrenatzera joan behar dute. Ile luzea daukanak lotuta eraman dezala.
  •  Kirolari bakoitzak entrenatzeko baloia izan behar du.
  •  Konoak eta uztaiak.
  •  Saskientzako sareak.
  •  Txilibitua, kronometroa, aktak eta norabide adierazteko gezia.

LEHIAKETA

Talde guztiek parte har dezakete. Gazteek  “premini” mailan, nagusiek “mini” mailan.

Neska-mutilen kopuruaren arabera 3×3 (7 jokalari edo gutxiago badaude) edo 5×5 (8 jokalari edo gehiago badaude) lehiaketetan parte hartuko dute.

Kategoriak, neskak, mutilak edo mistoak izango dira.

Bizkaiko Federazioak egutegia antolatuko du; normalean azarotik maiatzararte.

Partiduak larunbatetan jolastuko dira. Ordutegia, 09:00ak eta 13:00 artean izango da.