ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK 2021/2022

Familia agurgarriak:
  

Astelehenean edo asteartean BAZKIDE (15€ familiako) eta ESKOLA ASEGURUKO (14,50€ umeko) kuota pasatuko ditugu. 

Eskolaz kanpoko jardueren urriko kuotaz gain (prezioak www.eskolaberria.net webgunean)


Ondorengo hau gogorarazi nahi dizuegu:

 – Eskolaz kanpoko jardueren kuota hilero pasatuko da, hileko lehenengo egunetan , hain zuzen. 


 – 2 hilabete jarraian kuota inongo arrazoirik gabe bueltatuko balitz,  umea jardueratik kanpo geratuko litzake.

(ordainketa aginduak bueltatzeak gastuak ditu, hori dela eta, agindua eman baino lehen bidali emaila posta@eskolaberria.net -era zalantzak argitzeko).


– Jardueraren bat utzi nahi baduzue posta@eskolaberria.net helbidera email bat bidali aurreko hilaren 25-a baino lehen, gaian “baja extraescolar” jarriz eta jarduera eta umearen datuak zehaztuz. Ingelesa utzi nahi izanez gero Abenduak 25-a edo Martxoak 25-a baino lehen idatzi beharko duzue, hiruhileko konpromisoa hartzen baita.

Bestalde, jardueraren baten izena-eman nahi izanez gero (beti ere tokia egotekotan), hileko 1. Eta 25. Egunen artean egin behar da Matrikula 2021-2022 – Eskola Berria  webgunean.     AFAn sartuta ez bazaude eta informazia jazo nahi baduzu, posta@eskolaberria.net web orrialdera emaila bidali eta berdin-berdin emaila bat baino gehiago jarri nahi baduzu.
AFArekiko harremana email horren bidez izango da eta urtean zehar gure web orrialdea bisitazera gonbidatzen zaituztegu.

Agur bero bat.

Indautxko Eskola: Guraso Eskola –

Kaixo Familiak,

Gurasoen Eskolara itzuliko gara. Prestakuntzarako eta eztabaidarako gunea da, eta familiei seme-alabak hazten laguntzea du erronka.

AFAk, BIGEk (eskolen federazioa) eta Bilboko Udalak (doakoa) antolatutako proiektua da, eta gaian espezializatutako psikologo batek ematen du.

Datorren urriaren 19an, asteartea, hasiko gara Zoom plataforman (urtarriletik aurrera, osasun egoerak aukera ematen badu, saio presentzialak berriz egiten saiatuko gara) 14: 45etik 16: 00etara.

Proposatutako gaia hau da: zer behar dut ikastaro hau nire seme-alabekin batera hazteko? Azter ditzagun aurten landu nahi ditugun gaiak: komunikazioa familian, gatazkak konpontzea, garapen ebolutiboa, berdintasuna, mugak, hezkuntza afektibo-sexuala, teknologia berriak…

Intersatuta bazaudete, mesedez bidali mezu bat gure piskologara: Itxaso Sanchez Camio: isanchezcamio@gmail.com zuen telefono zenbakiarekin eta zuen semearen edo alabaren adinaren berri emanez.

Agur bero bat eta eskerrik asko!!!   Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea

CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI

www.eskolaberria.net

Indautxuko Eskola: Ekitatea helburu duen patio koloretsu baten alde! Bazatoz?

Kaixo familia berriak,

Boluntario askori esker, gure patioa koloretsuago eta bidezkoago egiteko proiektuak aurrera egin du, itzuleran ikusiko zenutenez, baina fase honetatik marrazki batzuk geratzen zaizkigu bukatu gabe (« mini-munduak », letretako sugea…).

Hurrengo asteetan familia gehiago gurekin elkartzera animatzen dugu, eguraldiak okerrera egin aurretik. Ostiral arratsaldeetan eta larunbatetan (goiz edo arratsalde) patiora hurbilduko al zinateke pixka batean guri laguntzeko? Diseinu gehienak lurrean daude, baina batzuk marrazteko daude eta horretarako artistak bilatzen ditugu, eta, bestalde, brotxa bat/arrabol bat hartu eta dagoeneko jasota dauden diseinuak kolorez betetzeko prest dauden pertsonak behar ditugu.

Bidali mezu bat patiomilakolore.indautxu@gmail.com helbidera, harremanetarako telefono zenbaki batekin, eta gehitu WhatsApp taldeari, proiektua koordinatzeko.

Guztion artean bultzatzen dugu lan hori, honako helburu hauek lortzen laguntzeko:

– Patioaren erabilera denon artean modu bidezkoagoan hobetzea.

– Jolastokia jolasgune politagoa eta biziagoa izatea haurren begietara.

Eskerrik asko guztioi.

Patioaren proiekturako lantaldea, Indautxuko Eskola

Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI

www.eskolaberria.net