Animatu eta izan partaide!

Familia Agurgarriak, Lehenik eskerrak eman nahi dugu eskolako jaietan parte hartu duzuen familia guztiei eta aurtengo jaiak primerakoak izaten lagundu duzuen guztiei. Bigarrenik, aipamen berezia eta eskerrak emon nahi diegu familien elkarteko Jai Batzordeko partaide guztiei, urte osoan egindako lanari esker, posible izan dugu bi egunetan eskolako jaiaz gozatzea. Primerako antolakuntza eta festa giroa izan da aurtengoa! Azkenik 6. mailakoen zozketan ondoko zenbakiak izan dira saridunak

  • Zenbakia 134 – 1. Saria-  40€ Pizza Grossy 
  • Zenbakia   67  – 2. Saria  –  50€ Liburudenda
  • Zenbakia 108 –  3. Saria  – 50€ Kirola

Eskola Berria Familien Elkartetik aditzera eman nahi dugu, Jai Batzorderako bolondresak eta partaideak behar direla datorren ikasturterako. Zuen partadaidetza ezinbestekoa da eta gure seme alaben eskola komunitatean parte hartzeko aukera paregabea izango duzu!Animatu eta izan partaide! Idatziguzu helbide honetara: fsjaibatzordea@gmail.com  /  posta@eskolaberria.net

ATE IREKIKO JARDUNALDIA

Zure seme-alabak zalantzan badaude kirol bat edo bestea aukeratzeko, orain eskolan proba dezakete dauden aukera dezberdinak.
SASKIBALOIA:
Osteguna ekainak 13, 16:30etatik 17:30etara (Jaiotze urtea 2010/2011)

IRRISTAKETA:
Ostirala ekainak 14, 16:30etatik 15:30etara (Jaiotze urtea 2012/2011)

ARETO FUTBOLA:
Astelehena ekainak 17, 16:30etatik 17:30etara (Jaiotze urtea 2010/2011)

HEZIKI:
Asteartea ekainak 18, 16:30etatik 17:30etara (Jaiotze urtea 2013/2012)

Parte hartu nahi baduzuegestion@campusbilbao.comera izena, jaiotza urtea eta modalitatea bidali.

Gora Indautxu Eskolako Jaiak

Eskolako 2019-ko jaiak datoz !Maiatzak 31 ostirala eta Ekainak 1 larunbata.
 Etorri eta gozatu ESKOLA BERRIA Familien Elkarteko Jai Batzordeak prestatu dituen ekintza guztietan.  Zure laguntza antolatu ditugun ekintzen txandaren batean jasotzea primerako izango zen gure seme alabek beraien eskolako jaietaz goza dezaten. Anima zaitez guztion artean errezagoa da, bidali zure izena eta telefono zenbakia mail honetara: fsjaibatzordea@gmail.com (garaiz zabiltza oraindik).
Honekin batera jaietako egitaraua doakizue

Ohar garrantzitsua

Familia Elkarteko Maiatzeko batzarra kurtsoko azkena izango da eta hilabeteko azkenengo astelehenean izan beharrean, asteazkena, Maiatzak 29-an izango da, “laborategian” arratsaldeko bostetan.
Etortzea garrantzitsua da, bertan hurrengo ikasturteko eskolaz kanpoko jardueretan izena-emateko prozedura berria azalduko baitugu