indautxuko eskola

Familia agurgarriak,   Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu, familia elkarteak, ekaineko azkenengo astean ta uztaileko lehenengo 3 asteetan  eskolan bertan  udalekuak antolatuko dituela. Astean zehar, informazio zehatzagoa bidaliko dizuegu. Agur bero bat   

Indautxko Eskola: Familientzako informazioa

Egun on Familiak, Dakizuenez, gaurtik aurrera, martxoak 13, eta 15 egunez, EAEko ikastetxe guztietan (haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, lanbide heziketa eta unibertsitateak) hezkuntza-jarduera etengo da, baita eskolaz kanpoko jarduerak ere.

Neurri honen helburua Koronabirus COVID-19aren transmisioa geldiaraztea da.

Ikastetxeak itxita egongo diren arren, irakasleek beren ohiko ordutegian egon behar dutela ezarri du Sailak, urrutiko hezkuntzarekin jarraitu ahal izateko. Gainera, ikastetxeei argibideak emango zaizkie.

Federazioek gomendatzen digute:

·         Zuen seme-alaben ikastetxeekin tutoreekin harremanetan izatea.

·         Posible den neurrian, saiatu zuen seme-alaben ikas ohiturei eustea, hezkuntza-etaparen arabera.

Lotura hauetan aurkituko duzue:

•       Hezkuntza Sailaren informazio eguneratua: https:// www.euskadi.eus/koronabirusari-buruzko-informazioa/web01-s2hhome/eu /

•       Osasun Sailaren informazio eguneratua: http:// www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19 /

 Berri ofizialak jarraituko ditugu eta gure jardueretan eragina daukaten neurriez emailez informatuko dizuegu.Eskolaz kanpoko jardueren eteteak dakarren diru itzulketari buruz berriz, jardueral zenbat denboran etengo diren ziurtasunez jakitean informatuko dizuegu.  Jaso ezazue agur bero bat. ——————————————————————————————————————————————————————————–    

Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI

www.eskolaberria.net