OPORRETAN ERE… EUSKARAZ JOLASTEN

Guraso agurgarriak:

Gutun honen bitartez, zuekin harremanetan jartzen gara udako oporretan, zuen seme alabentzat prestatu dugun eskaintza ludikoaren berri emateko.

OPORRETAN ERE… EUSKARAZ JOLASTEN, 2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua dago , programa ludiko eta hezitzailea da. Ikastetxean bertan burutuko da, ekainaren azkenengo astean, eta uztaileko lehenengo hiru asteetan. Ordutegia goizeko 08,30/9,00etatik eguerdiko 13,30etara izango da, Aurten, “ART UDALEKUAK IVburutuko ditugu. Ekintza ezberdinen bitartez, ARTEAREN ISTORIOA ezagutuz.

ART UDALEKUAK 2019 INDAUTXUKO ESKOLA

ASTE 1 SEMANA 75 €

2 ASTE / 2 SEMANAS 125 €

3 ASTE / 3 SEMANAS 195 €

4 ASTE/ 4 SEMANAS 250 €

Ingresua egiteko umeen izenean egin behar da. Ekainak 3 azken eguna.

Guraso eskola

Hastear da ” *Guraso eskola* ” ekimena! Datorren asteartean, *martxoak* *5* egingo du, arratsaldeko *15:00* ak eta 16:15 bitartean, “Altilloan” (sarrera polikiroldegitik). Jorratuko den lehen gaia  GURASO ETA SEME-ALABEN ARTEKO ERLAZIO PERSONALAK” da. Hala jarraituko dugu asteartero, eduki ezberdinak lantzen, 12 astez. Gogoan izan doako jarduera dela, eta denak parte hartzera gonbidatuta zaudetela. Ez da beharrezkoa aste guztietarako konpromezua hartzea, ez eta aldez aurretik abisatzea ere. Anima zaitezte!