Taller RCP

Ikastetxeko gurasoen erizain talde bat gara eta lau urte daramatzagu 6. mailako ikasleei larrialdi-zerbitzuen aktibazioaren inguruko ikastaro teoriko-praktikoa ematen (euskaraz), aire-bidearen buxadura eta bihotz-biriketako berpiztearen inguruan.

Azken urteotan ikastetxeko guraso diren bi suhiltzaileren laguntzarekin burutu ditugu ikastaroak, suteen aurrean nola jokatu eta hondartzan hartu beharreko neurrien inguruko formakuntza jasoz.

Ikasturte honetan 112 aktibazioa, bihotz-biriketako berpizte eta aire-bidearen buxaduraren inguruko formakuntza zabalagoa eskainiko dugu gurasoentzat (erdaraz). Horretarako, maiatzaren 13 eta 14an 17:00-19:00 bitartean bi saio teoriko-praktiko eskainiko ditugu. Saio honek 15 pertsonakoak izango dira eta polikiroldegiaren ganbaran burutuko dira.

Interesa izanez gero, bidali mezu bat posta@eskolaberria.es helbidera “Taller RCP” gaiarekin eta zehaztu mezuan egokien datorkizun eguna/egunak, izena, telefono zenbakia eta posta.

Eskaria eskaintza baino handiagoa izanez gero, izen ematearen ordenean gordeko lirateke plazak.  Eskerrik asko.