Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, …. Korrika, …. !!

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, …. Korrika, …. !!  Familia agurgarriak ! Hurrengo apirilaren 11ean, “Korrika” Bilbotik pasatuko da.  Zuen laguntzari esker, euroz-euro bildu ditugu Indautxuko eskolak kilometro bat erosteko beharrezkoak diren 425 euroak! Eskerrik asko guztioi. Gure kilometroa (1696 zenbakia) apirilaren 11ean, osteguna, eguerdiko 12:34an, Autonomia kalean (Lantiken) hasiko da. 
 Hori dela eta, ahal duten familiei beraien ume edo umeak eskolako liburutegian 11:45ean, hartzeko aukera emango zaie, korrikako gure kilometroaz elkarrekin gozatzeko. Behin kilometroa amaituta, gurasoak umeen janariaz arduratuko dira, 15:00etan, umeak eskolara bueltatuz.  Umeak korrikara ateratzeko behean duzuen baimena bete eta tutoreei eman, apirilaren 8tik 10era bitartean.  Animatu zaitezte!  Indautxuko Eskolako Euskara Batzordea.