ZINEMA

Kaixo, sendi agurgarriok! Datorren astelehenean, abenduak 23,  Gabonetako oporrak ondo hasteko, “Nur eta herensugearen tenplua” filma ikusteko aukera paregabea izango duzu arratsaldeko 15:00etatik 16:20ra.Ume guzti-guztientzat zein gurasoentzat zuzenduta dago. Gurasoek umeengandik gertu egoteko aukera izango duzue.Jantokian bazkaltzen duten ikasleak zuzenean Aretora eramango dituzte pelikula ikustera. Etxean bazkaltzen dutenak ere etor daitezke zinemara.Filma ikusi nahi izanez gero sartu hurrengo loturan eta inprimakia bete (azkenengo eguna: Larunbata): https://forms.gle/1dhHCYQFgCwE1Qfw6 Irteera ordua 16:20an izango da ate txikitik (Egia jeneral kaletik). Ordu-orduan etorri umeen bila, ezinbestez heldu bat etorri beharko da, ez zaio inori bakarrik irteten utziko. Kontuan hartu ez dela Eskolak antolatzen duen jarduera bat eta gurasoak gaudela arduradun.Zalantzaren bat izanez gero, ipin gaitzazu jakitun in.dautxueuskaraz@gmail.com helbidean. Besterik gabe, umeek zein ez hain umeok “Olentzerok” ekarri ahal digunaz goza ezazue! Astelehenera arte! Indautxuko Eskolako Euskara Batzordea.