SOKA SALTOAN ERABILTZEKO ABESTIEN BILDUMA:
1. Saltokoa, saltoka
2. Hilabeteak
3. Aita, ama
4. Maribelen krabelina
5. Bat eta bi
6. A, e, i o, u
7. Aitita eta amama
8. Bat, Matxin Parrat
9. Bela, bela jauna
10. Matxin, Matxin
11. Do, re, mi (1)
12. Suge gorria
13. Maria izenak
14. Mari Andresa(re)n
15. Oiloa hil eta gero
16. Txoria goian kantari
17. Urkiola aldapan gora
18. Gure gelakoena
19. Do, re, mi (2)
20. Hamabostarena

 

1. SALTOKOA, SALTOKA
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Saltoka, saltoka
nabil ni gustara, salto eta salto bat sartu
arte.
Sartu dadila «..................... »
eta biok elkarrekin
Salto eta salto bat irten arte.
Eman ezazu buelta, eta irten zaitez.
Sokari ematen bi lagun jartzen dira. Bat
sartzen da eta erritmoari jarraituz salto egiten
du. Abestia «sartu dadila «..................... » esatera heltzen
denean bigarren pertsona bat sartuko da eta biak
elkarrekin salto egingo dute. <<Irten zaitez» esaten
denean lehenengo sartu dena kaleratuko da.
 
 
 
.
2. HILABETEAKf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Urteak ditu
hamabi hilabete:
UrtarriJa, OtsaiJa,
Martxaa, Apirila,
Maiatza, Ekaina,
UztaiJa, Abuztua
lraiJa, Urria,
Azaraa, Abendud.
Lehenengoak lau salto egingo ditu besteek
«urteak ditu hamabi hiLabete» esaten duten
bitartean. Hau egin eta gero lagun bakoitzak hiLabete
bakoitzeko salto bat egingo duo Ezin da txanda
galdu.
 
 

 

3. AITA, AMAf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Aita, ama,
zenbat urte(re)kin
ezkonduko naiz?
Txikia naiz
eta ez dakit...
Bat, bi, hiru, lau ...
Bik ematen duten bitartean bat saltoka
dabil abestia abestuz. Txarto eginez gero beste
bat sartuko da, eta abar. Hogei zenbakira helduz
gero abiadura handiagoz emango· da soka, txarto
egin arte.
 
   

 

4. MARIBELEN KRABELINAf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Krabelina bat daukat
Maribelentzako
ezkontzen denean
emango diot.
Ezkondu da,
eman diot,
baina bere senarrak
kendu dio.
Bi lagun sokari eragiten. Hirugarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte. Txarto
eginez gero sokari ematen jarriko da.
 
   

 

5. BAT ETA BIf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Bat eta bi,
sorgina etorri,
soka kendu,
zulora eraman,
afaldu gabe,
ohera joan.
Bi lagun sokari eragiten, baten alboan
neska-mutikoz osaturiko lerroa egongo delarik.
Abestiaren lerro bakoitza lagun batek salto birekin
egingo du. Ezin da txanda galdu.
 
   

 

6. A, E, I, O, Uf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
A, e, i, o, u,
ama merienda behar dogu,
arraultza bi ta koipetsu,
aita etorri orduko dena jango dugu.
A, e, i, o, u,
ama merienda behar dugu,
txokolate ta opiltxu,
bestela eskolan ikasiko ez dugu.
A, e, i, o, u,
Ama merienda behar dugu,
baso esne eta pasteltxu,
h(ur)a janda ere o(rai)ndino gehiago gura dugu.
Haur txikiekin, soka behetik eragingo da,
buelta erdi baino ez zaio eragingo sokarl. Umeek
estrofa bana egingo dute. Haurren batek estropezu
egiten badu, soka ematen jarriko da
 
   

 

7. AITITA ETA AMAMAf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Aitxitxa ta amama
egurretan dira
aizkorea galduta
haserretu dira.
Aititak amamari
gonetatik tira,
amamak aititari
praketatik tira.
Tiratu eta tiratu.
praka zaharrak apurtu.
Tira eta tira,
elkarrenak dira.
Tira eta tira,
konponduko dira.
Aitxitxa ta amama
egurretan dira
aizkorea galduta
hasarretu dira.
Aititak amamari
kopetatik tira,
amamak aititarí.
belarritik tira.
Tiratu eta tira tu,
belarriak gorritu.
Tira eta tira,
elkarrenak dira.
Tira eta tira
konponduko dira
Lagunak bi taldetan banatu (aititak eta
amamak). Talde bakoitza soka eragile bakoitzaren
eskumaldean jarriko da. Kantua hastearekin batera,
talde bakoitzeko lagun bana sartuko da, bata
bestearen aurrez-aurre, eta elkarrekin salto egingo
dute amaitu arte
 
   

 

8. BAT MATXIN PARRATf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Bat: Matxin Parrat
BI: Mitxel Eperdi
Hiru: kolko bete diru.
Lau: Iko melau.
Bost: Koxkotean koxt.
Sei: Korta bete behi.
Zazpi: Buru bete bazpi.
Zortzi: Katilua bete zorri.
Bederatzi: Katu(aren) narrua eratzi.
Hamar: Mar-mar. (Berriz)
Bat, bi, hiru, Jau, bost, sei,
zazpi, zortzi, bederatzi, hamar.
Lagunak bata bestearen atzean jarriko
dira, sokan bizkor samar sartu beharko direlako.
Hiruna salto egingo dituzte, bakoitzak esaldi bat
esanez. Hamargarrenari lan berezia tokatuko zaio:
bere esaldia egin ondoren beste hamar salto egin
beharko ditu, salto bakoitzean zenbakia esanez.
Zenbaki bakoitzarekin batera eskuarekin Lurra
ikutu beharko du, edota azkeneko hamar saLtu
hauek ahaLik eta bizkorren salto egin daitezke.
 
   

 

9. BELA BELA JAUNAf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Bela bela jauna.
Aíta non da, jauna?
Aíta soloetan.
Soloetan zer egiten?
Artoak ereíten.
Artoa zertarako?
Oíloarentzako.
Oíloa zer egíteko?
Arrautzea egíteko.
Arrautzea zertarako?
Abadearentzako.
Abadea zertarako?
Mezea emoteko.
Mezea zertarako?
Aíngerutxu bíren erdían
zerura joateko.
ELkarrizketa soka ematen dutenen eta saLtoka
dagoenaren artean egin daiteke. Soka-emaiLeek
hasiko dute eLkarrizketa Lehenengo gaLdera
eginez.
 
   

 

10. MATXIN MATXINf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
  Matxin, Matxin, Matxjn salto,
salto, salto, saltari,
salto, salto eta saltoka
Hernendik hara nabil.
Bi lagun sokari ematen. Hirugarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte. Txarto
eginez gero sokari ematen jarriko da.
 
   

 

11. DO-RE-MI (1)f
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Do, re, mi,
............... ipurdi haundi,
fa, sol, la,
ikusi zaiola.
Mendiola, Mendiola
txoriak kaka egjn diola.
Mendiola, Mendiola
txoriak kaka egin diola.
Bi lagun sokari ematen. Hirugarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte.
Hutsunean, saltatzen duenaren izena esango da.
Txarto eginez gero sokari ematen jarriko da.
 
   

 

12. SUGE GORRIAf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Suge gorria dugu;
sugea ez ikutu,
ikutuz gero izorratu.
Bi lagun sokari ematen. Hirugarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte.
Abestia bukatzen denean, azken hitza errepikatzen
jarraitzen da (IZORRATU) soka arin emanez,
txarto egin arte.
 
   

 

13. MARIA IZENAKf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Maria izenak
bost letra ditu:
M-A-R-I-A
Maria
Bi lagun sokari ematen. Hirugarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte, baina
hizkietara ailegatzean, hizki bakoitzeko salto bat
egin eta makurtu egingo da soka bum gainetik
pasa dakion.
 
   

 

14. MARIA ANDRESA(RE)Nf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Mari Andresa(re)n
Mari Andresa(re)n
korotza.
Zazpi libra ta,
Zazpi libra ta
bost ontza.
Harek e(g)iten dau,
Harek e(g)iten dau
demasa.
Epel-Epel.
Lodí-Lodí,
punta motza;
Epel-Epel.
Lodí-Lodí,
punta motza.
Bi lagun sokari ematen. Himgarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte, baina
azpimarraturik dauden hitzak esan ondoren
makurtu egingo da soka hum gainetik pasa
dakion.
 
   

 

15. OILOA HIL ETA GEROf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Oiloa hil eta gero,
Oiloa hil eta gero,
haren kokorikorik
ez dut espero;
haren kokorikorik
ez dut espero.
Gero, gauero
salda bero.
Bi lagun sokari ematen. Hirugarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte. Txarto
eginez gero sokari ematen jarriko da.
 
   

 

16. TXORIA GOIAN KANTARIf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Txoria goian kantati,
gu hementxe dantzari.
Zapia lurrera bota,
eta gora ekarri.
Bat, bi, hiru, lau,
bost,sei eta zazpi,
galtzen duena etorri.
Sokara sartzen denak eskuan zapia darama.
Abestiak dioenean, zapia bota eta jaso egin behar
duo Ondoren irten.
 
   

 

17. URKIOLA ALDAPAN GORAf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Urkiola aldapan gora
auto txiki bat gora.
Igo nahi nuen gora.
galdetu zidan nola.
Nik esan nion hola
ez nindoala gora.
Bira biraka hola
bertan gelditu hoba.
8i lagun sokari ematen. Hirugarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte, baina
azpimarraturik dauden hitzak esan ondoren
makurtu egingo da soka buru gainetik pasa
dakion.
 
   

 

18. GURE GELAKOENAf
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Gure gelako, gora!
neska-mutilak, gora!
soka saltoan, gora!
gabiltza finak!
horregatikan, gora!
guztiok gaude, gora!
oso lirainak, gora!
ta saltarinak, gora!
Bi lagun sokari ematen. Hirugarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte¡ baina
azpimarraturik dauden hitzak esan ondoren
makurtu egingo da soka buru gainetik pasa
dakion.
 
   

 

19. DO-RE-MI (2)f
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Do, re, mi,
hanka oker hori
Fa, sol, la,
zuzendu zaiola.
Bi lagun sokari ematen. Hirugarren lagun
batek salto egUen du abestia bukatu arte. Txarto
eginez gero sokariematen jarriko da.
 
   

 

20. HAMABOSTARENA
LETRA
NOLA JOLASTU/COMO JUGAR
 
Jolas gaitezen denok
Soka jokoan, soka jokoan, soka jokoan,
haurtxo euskaldunoi, Ei!
dagokigun eran, dagokigun eran,
euskera hutsean.
Bat eta bi, hiru, lau eta bost
hamar gehiago
beti dira hamabost.
Bat, bi, hiru, lau, ...
Bi lagun sokari ematen. Hirugarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte.
Abestia bukatzen denean, zenbatzen hasiko gara
soka arin emanez, txarto egin arte.