Datorren maiatzaren 17a Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da

Familia horiek,
Datorren maiatzaren 17a Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da; hori dela eta, eskolan, Berdintasun Batzordearen bitartez, ikasleekin eta familiekin hainbat jarduera egiteko asmoa dugu, aniztasuna ikusarazteko eta horren errespetuan hezteko.
Horregatik, gurasoei Haur Transexualitateari buruzko hitzaldi batera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, ikastetxeko amatxu batek gai honen inguruan hitz egingo digu. Batetik,  haur trans baten ama gisa  eta  baita sexologiaren ikuspegitik, sexu-hezitzailea den heinean.
Parte hartzera animatzen zaituztegu eta aukera hau aprobetxatzera transexualitatearen errealitatera hurbiltzeko, mito eta aurreiritzietatik urrunduz.
Plazak mugatuak dira eta izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Izena emateko, formulario hau bete behar duzue:   FORMULARIOA

Musika divertigarria da

  Kultura Sailan antolatzen dugun MUSIKA DIBERTIGARRRIA DA Kontzertu didaktikoen zikloari buruzko informazio hau helarazten dizuegu, mesedez ondo baderitzozue familiei helarazteko.
Kontzertuak Bertendona Institutuko areto nagusian egingo dira.
Lehenengo kontzertua, Bidaia ona, amona Braulia, apirilaren 22an, ostirala, 19:00etan, euskaraz izango da eta familientzako kontzertu bat da, bereziki 6 urtetik gorako haurrentzat.
Barrutietako kultur programazioaren webgunean KULTURA BARRUTIK informazio guztia aurki daiteke: https://kulturabarrutik.eus/eu/programa/musika-dibertigarria-da/