ANIMA ZAITEZ


Kaixo Familiak,

Datorren azaroaren 23an, asteartea, gure seme-alabak ordenan heztearen garrantziari buruzko prestakuntza-tailer batera joateko gonbita egiten dizuegu.   Tailerra eskolako liburutegian izango da 17: 00etan eta 18: 00etan amaituko da.

Tailerra Tamara Calvo espazioen antolatzaile profesionalak emango du.

Bertaratzea edukieraren arabera baieztatzeko eskatzen dizuegu hola@tamaracalvo.com helbidean.

Etortzera animatzen zaituztegu,

Agur bero bat.

IDAZLE GAZTEAK

Kaixo familiak!

IDAZLE GAZTEAKen hirugarren edizioa bertan da!

Indautxuko eskolako idazle gazte guztiei deia egiten die Dautxuk bere ipuinak bidal ditzaten!

Edozein adinetakoak izan daitezke, lagun iezaiozue txikienei haiei bururatutako ipuinak paperean idazten!

Ipuinak orri batekoak izan beharko dira, gehienez, eta euskaraz idatziak. Hirugarren edizio honetan, berrikuntza gisa, istorioak gai baten ingurukoak izango dira. Gai hori “LAGUNAK” da.

Ipuinak Azaroak 29a baino lehen igorri beharko dira in.dautxueuskaraz@gmail.com helbide elektronikora, idazle gazteek sortutako ipuinaren argazkia bidali beharko da.

Heltzen diren ipuinekin erakusketa burutuko da patioan. Abenduaren 3an, euskararen egunean inauguratuko da.

Askatu zuen sormena eta animatu parte hartzera!

Indautxu Eskolako Euskara Batzordea

Guraso eskola

Kaixo Familiak,Guraso Eskolarekin jarraituko dugu, familek hazkuntzarekin lotutako esperientziak eta prestakuntza parteatzeko gunea, eta datorren asteartean, azaroak 9, 14.45ean elkartuko gara ZOOM plataformaren bitartez. Landuko dugun gaia hau da: NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABEI BERAIEK IZATEN. ASERTIBITATEAInteresatuta bazaudete, bidali mezu bat gure psikologoari, Itxaso Sanchezi, eta eman izena: isanchezcamio@gmail.comInteresekoa izango zaizuela espero dugu.