guraso eskola

Kaixo, familiak.

Gure Guraso Eskolarekin jarraitzen dugu, familiei hazkuntzan laguntzeko proiektua, hezkuntza positiborako tresnak eskainiz.

Datorren apirilaren 18an, asteartea, ikastetxeko Liburutegian bilduko gara 15: 00etatik 16: 15etara, honako gai hau jorratzeko: Burlak erabiliz, gure seme-alabei nola lagundu.

Zuen zain gaude!!

Bilera

Kaixo!!


Datorren astelehenean, hilak 27, AFAren beste bilera ireki bat izango dugu…. Bilera honetan zuen beharra dugu… Boluntarioak behar ditugu hobekuntza-batzordean eta bizikidetza-batzordean, jenderik ez izateagatik desagertzen ari diren 2 batzorde. Eskola hau denon artean egiten dugu. Gure seme-alabek erreferentzia-eskola izaten jarraitzea behar dute.

Aparkaleku bat nahi duzu bizikleta eta irristailuetarako?
Eskolan baratze bertikala nahi duzu?
Eskola-bide bat nahi duzu?
Hori guztia eta askoz gehiago lor daiteke hobekuntza-batzorde baten bidez.

Patio integratzaileago bat nahi duzu?
Ikastetxeko bizikidetzan hobetzeko lan egin nahi duzu?
Ingurunearen zaintza sustatu nahi duzu?
Hori guztia eta askoz gehiago lor daiteke bizikidetza-batzordearekin.

Guztiok gara boluntarioak, baina zenbat eta gehiago izan, orduan eta gauza gehiago lortuko ditugu.

Zuen beharra dugu!!!

Martxoaren 27an, 16:45ean Laborategian

Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI

www.eskolaberria.net

garrantzitsua









Kaixo familiak,

Hilaren 30ean, ostegunean, ospatuko diren hauteskunde sindikalak direla eta, jakinarazten dizuegu:

·         12:30etan amaituko dira eskolak, eta arratsaldean ez da eskolarik egongo.

·         Jantoki-zerbitzua ohikoa izango da: Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak 14:30etik 14:45era bitartean bilduko dira, eta Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoak 14:45etik 15:00etara bitartean bilduko dira.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Zuzendaritza Taldea