Bertsolaritza

Nabarmena da Bilbon, ama-hizkuntza erdara daukaten umeek hitz egiterakoan izaten duten erraztasunik eza, batik bat, eredu ez-formaletan ari direnean.

Eskolaz kanpoko saio hauetan, bada, ikasleei euskararen erabilgarritasuna kontuan hartzen , eta ahozko adierazkortasuna hobetzen irakatsiko zaie modu erraz eta jolasgarri batean. Ezin baita ahaztu adierazkortasunik eza behar besteko hiztegirik ez edukitzetik datorrela neurri handi batean.

Era berean, euskal tradizioa den bertsolaritzan sakonduaz batera, hizkuntzaren berezkotasuna eta bat-batekotasuna jasoko dute.

 

Jasotzaileak

Ahozko adierazkortasuna eta bertsolaritza lantzeko interesa duten Lehen hezkuntzako 3. mailatik gorako ikasleak.

Iraupena

Ikasturte osoa, gutxi gora-behera 25 ordu (eskola egutegiaren arabera), astean ordu beteko saioan; 

Helburuak

Edozein eremutako ahozko euskara ondo ulertu, eta Komunikatzeko gaitasun egoki eta zuzena lortzea.

Euskal kulturan sakontzea.

Bertsolaritzak eskaintzen dituen trebeziak eta sormen ahalmenak hartzea.

Zer ikasi eta nola

Metodologia sortzailea eta parte hartzailea izango da, ikasleek sortzen duten guztiak inguruan eragina izan dezala bultzatuz: eskolako ikuskizunetan, beste gela batzuetan, kalean.. etab.

Ebaluazioa

Ikasleen lana ebaluatzeko orduan hiru aspektu hauek izango dira kontuan hartzekoak:

-Jaso dituzten edukiak.

-Ikasten dutena nola erabiltzen duten.

-Saioetan daukaten jarrera.