MILAKOLORE JOLASTOKIA

Familia agurgarriok,

Pandemian zehar, oso zaila izan da gure jolastokia koloretsuagoa eta bidezkoagoa izateko proiektuarekin aurrera egitea. Hainbat berri on ditugu. Azkenik, udalak proiektuari emateko eskaini zuen pintura iritsi da.

2020tik, orain behar dena egitera prest dauden familia boluntarioen taldearekin harremanetan gaude. Mila esker!

Proiektuaren zati hau aurrera eramateko familia gehiago gurekin elkartzera animatzen ditugu.

Modu askotan lagundu ahal izango zenukete: bereziki, ostiral arratsaldetan eta larunbat (goiz eta arratsaldetan). Talde txikietan, lehenengo, klariona/zintarekin jolastokian diseinuak marraztuko ditugu (batzuk lerro zuzenetan oinarritzen dira – xakea edo jauzi luzea- beste batzuk artistikoagoak dira –  “mini mundos” errepide eta ibaiekin) eta gero brotxa/arrabola erabiliz kolorez beteko ditugu diseinu hauek.

Bidali hona korreoa: patiomilakolore.indautxu@gmail.com, harremanetarako mugikor baten zenbakiarekin.

Pinturarekin hastear geunden azken aldian bezala, (2020ko martxoan), bolada euritsu bat tokatu zaigu, eta ez dugu bakarrik egun lehor bat behar, baizik eta hainbat egun jarraian, lurzoruaren hezetasuna murrizteko. Dena den, ekainean hastea espero dugu.

Guztion artean lan hau bultzatzen dugu, honako hauek lortzen laguntzeko:

  •     Jolastokiaren erabilera guztion artean hobetzea, modu bidezkoagoan.
  •    Jolastokia haurren begietarako politagoa eta biziagoa izan dadin lortzea.

 Pandemiaz betetako hilabete hauen ondoren,  gure jolastokia koloreztatzen hasteko gogo handiagoa dugu!

Eskerrik asko guztioi,

                   Bizikidetza Batzordea, Indautxuko Eskola