Txinera

HELBURUA

Txino mandarin-ez jarduteko oinarrizko ezagutzak jasotzea.

EDUKIAK

Agurra.

Datu pertsonalak (izena, adina, sexua, familia, jaiotze-data…)

Oinarrizko aditzak (jan, edan, irakurri, ikusi, entzun, igeri egin, gidatu….)

Oinarrizko hiztegia (koloreak, natura, janaria, edaria, erropa….)

Ordua.

Gogo aldarteak.

Eguraldia.

Gustuak.

METODOLOGIA

Erabiliko den liburua “Aprende Chino con Xiao Yue(1)” da. Lehenengo, liburuaren edukia zein den ikusiko da eta ondoren, edukiak praktikan jarriko dira liburuak proposatzen dituen jolas eta jarduerekin. Horrela jakintza fikantzea lortuko da.

TENPORALIZAZIOA.

Ordutegia 12.30etatik 15.00etara izango da, talde bakoitzak ordubete astean izango duelarik.

BALIABIDEAK

Multimedia aparailuak, adibidez ordenagailua, musika eta elkarrizketak entzun ahal izateko.

Batzuetan telebista edo pantaila haundi bat ere beharko da, marrazki bizidunak edo pelikulak ikusi ahal izateko.

EBALUAKETA

Kurtso amaieran ahozko azterketa bat egingo da.

Azterketa honek 2 zati izango ditu, lehenengoan galdera batzuk erantzun beharko dira ulermena ebaluatzeko eta 2. Zatian ikasleek aurkezpen bat
egin beharko dute mintzamena ebaluatzeko.