Gimnasia Erritmikoa

HELBURUAK

    1. Beroketa eta luzaketak egitearen garrantzia ezagutzea.
    1. Koreografiaren bidez memoria, erritmoa eta sinkronizazioa lantzea.
    1. Banakako eta talde lanaren arteko ezberdintasunak.
    1. Ikaskideekiko eta begiralearekiko errespetua lantzea.
    1. Akrobazia berriak ikasi (usoa, pinu-zubia, sardina, xafla)
    1. Gimnasia erritmikoak dituen zailtasun batzuk ikastea (oreka, saltoak, malgutasuna, birak)
  1. 3. Eta 4.mailako ikasleen kasuan, kirol honetan erabiltzen diren aparatu batzuk erabiltzea (uztailak, zintak eta pilotak). 1. Eta 2.mailakoek pilota bakarrik erabiliko dute.

METODOLOGIA

Ondorengo metodologia erabiliko da:

  • Beroketa. Kurtso hasieran begiralearen azalpenak jarraituz egingo da eta kurtsoa aurrera doala bakarka; behar izanez gero, begiraleak zuzenketak egingo ditu.
  • Koreografiak: Begiraleak bakarka aukeratuko den musika kontuan hartuz koreografiak sortuko ditu. Kurtsoan zehar egingo den koreografia kopurua zehaztu gabe dago, denboraren eta umeen araberakoa izango da.
  • Saioa bukatzean luzaketak egingo dira (1. Eta 2.mailakoei ahal izanez gero denbora librea utziko zaie, gehienez 10 minutu).

NORI ZUZENDUTA

Lehen hezkuntzako ikasle guztiei zuzenduta dago. Taldeak izen-emateen arabera egingo dira:

I TALDEA: LH 1 eta 2 (pre benjaminak)

II TALDEA: LH 3 eta 4 (benjaminak)

III TALDEA: LH 5 eta 6 (alebinak)

Beste aukera posible bat:

I TALDEA: LH 1 eta 2

II TALDEA: LH 3, 4, 5 eta 6

TENPORALIZAZIOA

Talde bakoitzak astean ordubeteko saio bi egingo ditu, eskola orduak bukatu ondoren. Saioak  eskola egutegia errespetatuz.

BALIABIDEAK

Leku itxi bat behar da, hala nola, gimnasio bat.

Ikasleek kirol arropa erosoa eramango dute soinean, mugimendu askatasuna beharko dute eta.

Oin puntetan biratu ahal izateko eta orpoa lurgainean jartzean ez irristatzeko, punterak erabiltzea gomendatzen da.

Kurtso amaieran erakustaldi bat egingo da familiek, beraien seme-alabek ikasturtean zehar landutakoa ikus dezaten.

Koltxoneta edo sterak, pilotak, uztailak, zintak eta musika-kate bat ere beharrezkoak izango dira.