garrantzitsua









Kaixo familiak,

Hilaren 30ean, ostegunean, ospatuko diren hauteskunde sindikalak direla eta, jakinarazten dizuegu:

·         12:30etan amaituko dira eskolak, eta arratsaldean ez da eskolarik egongo.

·         Jantoki-zerbitzua ohikoa izango da: Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak 14:30etik 14:45era bitartean bilduko dira, eta Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoak 14:45etik 15:00etara bitartean bilduko dira.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Zuzendaritza Taldea