Matrikula 2020-2021

2020-2021 IZEN-EMATEA ESKOLAZ KANPONKO JARDUERETAN

Epea zabalik bazkide eta eskola asegurua egiteko


spazioa

Kaixo,

Jarraian, familia elkarteak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko jarduera guztien arauak eta online erregistroa zehaztuko ditugu.

OHAR GARRANTZITSUA:
2019/2020 ikasturteko kuotaren bat ordaindu gabe egotekotan, izena-eman aurretik ordaintzea nahitaezkoa izango da. Horrela egin ezean ez dugu 2020/2021 ikasturterako izen-ematerik onartuko.

spazioa

1. Pausua – Bazkide izateko izena-eman

Eskolaz kanpoko edozein jardueratan izena-eman aurretik, familia elkarteko bazkide izatea premiazkoa da. Bazkideak urtero berriztatu behar dira, beraz, nahiz eta aurten bazkide izan hurrengo ikasturtean bazkide izateko izena-ematea beharrezkoa da. Horretarako familia bakoitzak heldu baten datuak eman eta dagokion kuota (20€ familiako eta ez seme-alabako) ordaindu beharko du. Izena ematean seme edo alaba baten izena jarri, adibidez: Loinatz Perez-en familia.

BAZKIDEonline izen-ematea

espazioa


2. Pausua – Jardueran izena-eman

Zure seme-alaba 2020/2021. ikasturtean egongo den maila aurkitu

  • Arratsaldeko jarduerak: ordutegia zehaztu gabe dago, izena-emango duten umeen arabera egingo dira taldeak eta egutegiak
  • ESKOLA ASEGURUA DERRIGOR ordaindu behar da (kuota bakarra).

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza 

xto espa

espazioa


Haurtzaindegi zerbitzua

Edozein mailako ikasleek erabili ahal dute zerbitzua. Izena-emateko behar-beharrezkoa da 1.eta 2.pausuak betetzea (2.pausuan eskola asegurua aukeratu behar da).

  • Zerbitzua kurtsoko lehenengo egunetik (irailak 7) azkenengora erabili ahal izango da. Salbuespena 2 urtekoak izango dira, eskola jardunaldi arruntarekin hasi arte ezingo baitute haurtzaindegira joan.

Haurtzaindegia:online izen-ematea

espazioa


 

Jarduerei buruzko informazioa eta arauak

  • Izena-eman ondoren, gehienez 2 eguneko epean, onespena posta elektronikoz jasoko duzue. Dena dela, onespena jasotzeak ez du esan nahi zuen seme-alaba jardueran onartua izan denik, baizik eta izen-ematea ondo egin dela. Gerta daiteke lekurik ez egotea edo ume nahikorik ez egotea talde bat osatzeko. Baita, osasun egoeragatik jarduera bertan behera geratu beharra.
    • Kirol jardueretan, lehiaketetan parte hartuko duten umeek lehentasuna edukiko dute.
    • Umeak jardueran duen aintzinatasuna kontutan hartuko da.
    • Ume guztiek parte-hartzeko beste talde egiteko aukerarik egongo ez balitz, aukeraketa zozketaz egingo da.
  • Irailean  izena-emateko epea zabalduko da berriz ere, baina kasu honetan ikasle berrientzat eta taldeak osatzeko izango da SOILIK.

  • Baliteke maila ezberdinetako umeak elkartzea taldeak sortzeko.

  • Bestalde, jarduera bakoitzak koordinatzaile bat izatea nahitaezkoa da, beraz, interesa duzuenok posta@eskolaberria.net-era idatzi zein jarduerako koordinatzaile izan nahi duzuen esanez. Bolondresik egongo ez balitz jarduera bertan behera geratuko litzateke.

  • Iraila erdian, kurtsoko lehenengo ordainagiria ordainduko duzue: elkarteko bazkide kuota eta eskola asegurua, biak kuota bakarrekoak. Bestalde, jarduerak hilero ordainduko dira, hile hasieran, lehenengo ordainketa urrian izango delarik.
  • Inongo azalpenik gabe 2 ordainketa ezeztatuz gero, umea jardueratik kanpo geratuko da.

Texto espacio

Jardueren Egutegia

  • Jarduerak Urrian hasi eta Maiatzean bukatuko dira. Halere, bizi dugun osasun egoera dela eta, egoera aldakorra izan daiteke.

  • Euskeraren eguna (Abenduak 3) eta Agate Deuna eguna (Otsailak 4) ospatzerik edukiko bagenu, eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera geratuko dira.

Texto espacio

Ingeleseko jarduerak

Ingeleraren kasuan, 3.mailatik aurrera ordubeteko bi egun egin beharrean, 2 orduko egun bat egitea proposatu digute eta zuen iritzia jakiteko ingeleran izena ematen duzuenoi iritzia galdetuko dizuegu.

Texto espaci

Ikasturtean zehar jarduera uzteko

posta@eskolaberria.net helbidera mezu bat bidali hilabete bakoitzeko 25-a baino lehen gaian “jarduera uztea” jarriz eta ikaslearen datuak eta zein jarduera uzten duen adieraziz.

 Jarduerak ez dira derrizgorrezkoak, baina bai ikaskideak eta begiraleak errespetatzea; beraz, portaera egokia ez bada umeak jarduera utz dezan eskatuko dizuegu