GURASOENTZAKO ARETO-FUTBOL

Kaixo familiak,

Orain dela 20 urte, Indautxu Eskolan gurasoei zuzendutako Areto-futbol ekintzarekin hasi zen,  Astelehenetan 19:30tatik 20:30tara, Polikiroldegian. Ekintza honek arrakasta handia izan du urte hauetan, baina aurten guraso asko “jubilatu” egin direnez, zaila egiten zaigu partidak jolasten, boluntario gutxi gaudelako. Horregatik, Guraso Elkartetik animatzen zaituztegu zuen izena ematen ekintza honetan. Jar zaitezte kontaktuan gurekin!. Ez da beharrezkoa astero etortzea

Eskerrik asko

Agur bero bat

Greba

2020ko URTARRILAREN 30an deitutako greba orokorra  dela eta, gaur egun ditugun datuen arabera  langile hauek greba egingo dutela jakinarazten dizuegu.

LHko irakasleen  %11ak  eta HHko irakasleen %28ak

Hezkuntza- laguntzako espezialisten %70ak.

Jantokiko zaintzaileen % 7,5ak.

Atezainen %100ak egingo duenez, kolektibo honetan gutxiengo zerbitzuak besterik ez dira egongo.

Zerbitzu hauek EZ DIRA EGONGO:

  • Haurtzaindegia
  • Kanpoko ekintzakEz eguerdian, ezta arratsaldean ere.
  • Arratsaldeko liburutegia.

16:35etan ESKOLA OSOA itxiko da,  PATIOA barne.

Eskolako zuzendaritza

 

Sorgina

Kaixo, sendi agurgarriok! Datorren ostiralean , urtarrilak 24, “Sorgina Txirulina” ipuin kontalaria ikusteko aukera paregabea izango dugu arratsaldeko 17:00etatik aurrera.Sorgina Txirulinak ipuin saio tematiko musikatua eskeiniko digu eta jorratuko duen gaia “Emakume paregabeak eta berdintasuna” izango da.Ipuinez gain, tailerra ere egongo da. Tailerrean “Balendina astronauta” ren maskarak egingo ditugu. (Valentina Tereshkovaren omenez, espaziora joan zen lehenengo emakumea). Tailerra burutzeko gurasoen laguntza behar dela dio Sorgina Txirulinak (txikien kasuan).Emanaldia, eguraldia lagun badugu, jolastokian izango da eta eguraldia ez bada aproposa areto nagusian. Aretoa handia izan arren, kontutan izan edukiera mugatua duela.Ekitaldiaren iraupena 75 minutukoa izango da gutxi gorabehera.Animatu parte hartzen, seguru ederto pasako duzuela. Ia sorgintxo eta aztitxo askoz osaturiko akelarrea ikusterik dugun!  Ostiralerarte!! Indautxuko Eskolako Eskola Berria Gurasoen Elkarteko Euskara Batzordea¡Hola estimadas familias! El próximo viernes, 24 de enero, tendremos la oportunidad de ver a la cuentacuentos “Sorgina Txirulina” a partir de las 17:00.La famosa bruja nos deleitará con una sesión de cuentos acompañados de música cuya temática será “Mujeres incomparables e igualdad”.Además de los cuentos, habrá un taller que consistirá en realizar máscaras de la “Astronauta Balendina” en honor a la primera mujer que fue al espacio, Valentina Tereshkova.Sorgina Txirulina solicita la colaboración de los padres y/o madres para la realización del taller (en el caso de l@s benjamines).El espectáculo tendrá lugar en el patio si el tiempo acompaña. En caso contrario, se trasladaría al salón de actos.La duración estimada del acto es de 75 minutos.Animaros a participar, seguro que lo pasaréis en grande. A ver si tenemos la ocasión de ver un akelarre numeroso de brujas y brujos. ¡Hasta el viernes! Comisión de Euskara de la Asociación de Familias Eskola Berria de Indautxuko Eskola

SORGINA TXIRULINA BIDIOA /VÍDEO

 Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI