Guraso Eskola

Kaixo familiak!!!
Guraso Eskolaren ikasturte berri batekin hasiko gara. Kiroldegiko Altilloan  izango da, astearteetan 15: 00etatik 16: 15era (Eguia Jeneralaren eskolako atetik), doanik da!!Honekin batera doakizue BIGEren eta Bilboko Udalaren dokumentu bat, non azaltzen baita zertan datzan Guraso-eskola eta ikastaroaren datekin proposatutako gaiak ere, ahal duzuenean joan zaitezten!!! Anima zaitezte!!!Merezi du. Web orrian ere jarrita dago. http://www.eskolaberria.net/guraso eskola/

Agur bero bat. 

EUSKERA

kaixo, sendiok !

Euskera  ikastea, non eta eskolan berton, esku-eskura, seme-alabekin batera zuetako askok aldi berean ezagutzan zein  erabileran sakonduz; lagungarri umeen “etxerako lanengatik”, “mintzapraktikagatik” harremanak sortuz. 

Hastekotan arratsaldeko 19:00etan hasiko litzateke.  Horretarako beharko dugu jakin zuen eskuragarritasuna, behin gogoa hartuta, hau da, asteko ze egunetan, izen-abizenak, telefonoren bat, maiztasuna eta zelanbaiteko mailaren bat daukazuen, A-1, A-2 …,  jakina. 

Gabiltzan datetatik ikasturte amaierara arte, urtarrilean bertan hasita, 20-21 aste izango ditugu; A-1eko kasuan 120 ordu izango lirateke, eta A-2an 165 ordu. Beraz, asteko bi orduko 3 saio edo lehenengo kasuan;  bigarrenean asteko bi orduko 4 saio. 

Euskara saioena nahiz eta oraingoan hasi ez, hurrengo ikasturtera begira adierazle moduan hartuko genuke, urritik bertatik ekiteko. den-dena betez gero: kopurua, iraupen malgua …. 

Kontuan hartu, ekimen hau aurrera ateratzeko gurasoen gutxieneko kopuru bat behar dela, 9 izanda; hilean norbanako bakoitzeko, 5 hilabetez bananduz gero, 51,2 euro batez beste litzateke, ikastaroari guztira 256 euro dagozkiola.

Adierazi email batean in.dautxueuskaraz@gmail.com  helbide elektroniko honetara bidaliz, lehen aipatutakoa x batzurekin  adieraziz:

izen-abizenaktelefonoamailaastelehenaastearteaasteazkenaostegunaostirala
        
        
        

*A-1erako 3 X , asteko egunena, gainerako arloetarako X bana;  A-2rako 4 X, asteko egunena bete behar dira, besteetarako X bana.

 Indautxuko Eskolako GEko Euskara Batzordea.

Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI

www.eskolaberria.net