ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK 2019/2020

Familia agurgarriak:
 
Astelehenean, irailaren 23an eskolaz kanpoko jardueraren behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Umeren bat falta dela ikusten baduzue bidali email bat posta@eskolaberria.net helbidera.

Astelehenean edo asteartean BAZKIDE (20€ familiako) eta ESKOLA ASEGURUKO (13€ umeko) kuota pasatuko ditugu. 


Ondorengo hau gogorarazi nahi dizuegu:

 – Eskolaz kanpoko jardueren kuota hilero pasatuko da, hileko lehenengo egunetan , hain zuzen. 
 – 2 hilabete jarraian kuota inongo arrazoirik gabe bueltatuko balitz,  umea jardueratik kanpo geratuko litzake.

(ordainketa aginduak bueltatzeak gastuak ditu, hori dela eta, agindua eman baino lehen bidali emaila posta@eskolaberria.net -era zalantzak argitzeko).
– Jardueraren bat utzi nahi baduzue posta@eskolaberria.net helbidera email bat bidali aurreko hilaren 25-a baino lehen, gaian “baja extraescolar” jarriz eta jarduera eta umearen datuak zehaztuz. Ingelesa utzi nahi izanez gero Abenduak 25-a edo Martxoak 25-a baino lehen idatzi beharko duzue, hiruhileko konpromisoa hartzen baita.

– Bestalde, jardueraren baten izena-eman nahi izanez gero (beti ere tokia egotekotan), hileko 1. Eta 25. Egunen artean egin behar da http://www.eskolaberria.net/inscripcion/inscripcion-2019-2020/ webgunean.Irailaren jarduerari buruzko informazio bilerak izango diraHoni itsatsitakoa horien egutegia.

 AFAn sartuta ez bazaude eta informazia jazo nahi baduzu, posta@eskolaberria.net web orrialdera emaila bidali eta berdin-berdin emaila bat baino gehiago jarri nahi baduzu.
AFArekiko harremana email horren bidez izango da eta urtean zehar gure web orrialdea bisitazera gonbidatzen zaituztegu.

Agur bero bat.

ESKOLA BERRIA Familien Elkartea 
INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI 


http://www.eskolaberria.net/