Guraso eskola

Hastear da ” *Guraso eskola* ” ekimena! Datorren asteartean, *martxoak* *5* egingo du, arratsaldeko *15:00* ak eta 16:15 bitartean, “Altilloan” (sarrera polikiroldegitik). Jorratuko den lehen gaia  GURASO ETA SEME-ALABEN ARTEKO ERLAZIO PERSONALAK” da. Hala jarraituko dugu asteartero, eduki ezberdinak lantzen, 12 astez. Gogoan izan doako jarduera dela, eta denak parte hartzera gonbidatuta zaudetela. Ez da beharrezkoa aste guztietarako konpromezua hartzea, ez eta aldez aurretik abisatzea ere. Anima zaitezte!

ASTE SANTUKO CAMPUS-A INTAUTXUKO ESKOLAN

Gabonetako edizioak izandako arrakastaren ondorioz, Aste Santu honetan multikirol eta areto futbol campus-a Indautxuko Eskolara itzuliko da.
Gure instalazio bikainek, aurretik programaturiko jardueren arabera antolatuta dauden talde zabalekin lan egitea ahalbidetzen digute, partaide bakoitzarekin pertsonalizatutako lana garatu ahal izateko, gure campusetako benetako izarrak bihurtu daitezen.

Datak eta Ortutegiak  


DATAK: Apirilaren 15etik  17 arte  multikirola eta  23tik 26 arte areto futbola.

TOKIA: Eskola berria (Indautxuko Eskola)

ADINAK: 2013-2007 urte bitartean jaiotako umeei zuzenduta.

ORDUTEGIAK: 

-09:30etik 13:45 arte.

-08:45etik 14:00ak arte monitoreak egongo dira partaideen harrera eta bilketarako.


¡¡¡¡ ADI IZAN DITZAKEZUEN DESKONTUEKIN!!!!

  • – 5€ neba-arrebako ( neba-arreba bakoitzari).
  • – 5€ ACB(Amigos Campus Bilbao) aurretik gure campus-tan parte hartu dutenentzako.
  • – 5€ Kutxabank Gaztedi planeko titularrentzat
  • – 10€ familien elkartean parte hartze duten ikasleei.
  • Deskontu guztiak, Gaztedi Planarena izan ezik, baliogabetuak izango dira martxoaren 20aren geroztiko inskripzioentzako.


IZEN-EMATEAREN PROZEDURA:

On-line inskripzioko galdetegia bete ondoren eta ordainketa egin ondoren bi egunen buruan onartuak izango zaretenei baieztapen mezua bidaliko dizuegu.
Diru-sartzea egiterakoan partaidearen izenean egin behar da, BizKir elkartearen izanean dauden bi kontu hauetariko batera.

-Kutxabank. ES 76 2095 0114 60 9113586788

-Laboral Kutxa. ES 85 3035 0033 66 0330026338

Gure campusean, izen-ematea egiten duten neba-arrebentzat, neba-arreben deskontua egingo zaie, berdin duelarik aukeratzen duten kirola eta sedea. 

¡¡¡MUGATUTAKO TOKIAK!!!!


Izen-ematearen ordena era zorrotzean errespetatuko da.

informazio gehiago:

Campusbilbao.com

info@campusbilbao.com eta 630 14 25 66 zenbakian.