Margolaritza

SARRERA

Margolaritza artistikoa eta marrazketa, irudikapen grafikoa deritzon artea dira. Sormen eta komunikazio modu bat da, non teknika eta material
ezberdinak erabiliz ideiak, sentsazioak, interpretazioak etab.azalarazi ditzakegun.

Hezkuntza mailan hizkuntza artistiko eza nabaria da. Hori dela eta, eskolaz kanpoko jarduera honek adierazkortasun eta komunikazio zailtasunak modu
zehatzago batean bideratzen ditu.

Hizkuntza hauek, eskola mailan, orain arte bi norabide izan dituzte : alde batetik beste arlo batzuetarako baliabide izan dira eta bestetik, hizkuntzaren arlo teknikoa ikastera zuzenduta egon dira, sormena alde batera utziz.

Gure jarduerari dogokionez, irakasgaia sormen aukera kontuan hartuz garatuko da. Dena dela, bai marrazketan eta bai margolaritzan ahalik eta etekin gehien ateratzeko ezagutza teknikoa beharrezkoa dela jakinda, sormenaz gai, jarduera teknikoak, teorikoak eta kontzeptuzkoak landuko dira.

Horrela, sormen eta adierazpen librea jorratzeko teknikak erabiliko ditugu (marrazketa librea, ekimena eta autonomia: zer, nola, zerekin marraztu
edo margotu….erabakitzeko), baita teknikak (margo ezberdinak: arkatz margoak, rotulkiak, tenperak, akuarelak, pastelak…), eta teoria eta kontzeptuak ere (erreferentzia artistikoa, kolorea, bolumena,
perspektiba, espazioa, moduluak,…).

Helburuak ezartzeko Lehen Hezkuntzako Oinarrizko Kurrikulum Diseinua (OKD) oinarri hartu dugu. Hala ere, eskolaz kanpoko jarduera bat denez, OKDan ez bezala, margolaritza eta marrazketa gehiago landuko dira eta sormenari garrantzi handia emango zaio.

HELBURU OROKORRAK

  1. Ekimena eta autonomia sustatzea.
  2. Lan taldean aritzeko jarrerak garatzea.
  3. Gizarte erlazioak arlo geroz eta zabalago batean sortzea, bereziki entzumena landuz eta norberen interesak, ikuspuntuak eta aportazioak murriztuz. Giza harremanetan sormena eta sormenak eskeintzen dituen aukera guztiak erabiltzea.
  4. Sormena eta bere aldaerak erabiltzen eta balioztatzen erakustea: asmamena,
    originaltasuna, imajinazioa, pentsamendu dibergentea,…
  5. Marrazketan, margolaritzan eta noizean behin erlazionaturiko beste arlo batzuetan ere adierazpen artistikoa sormenaren eragile modura erabiltzea.
  6. Gure inguruko eta beste inguru batzuetako arte adierazpenak eta kultura ondareak ezagutzea eta errespetatzea, norberak bere ebaluazio iritziak garatuz.
  7. Naturarekiko sentsibilizazioa sustatzea eta kontzientziatzea, materialak eta zaborrak modu egokian erabiliz. Birziklatu.

HELBURU ZEHATZAK

MARGOLARITZA ETA MARRAZKETA:

  • Margolaritza eta marrazketa material ezberdinak eskeintzen dituzten aukerak ezagutzea, ideiak, sentimenduak eta bizipenak modu pertsonal eta autonomoan adierazi ahal izateko
  • Arte-hizkuntzako kode eta oinarrizko formak erabiliz, mezu ezberdinak sortzea, eta ondorioz adierazteko eta komunikatzeko gai izatea.
  • Material eta instrumentu ezberdinak aztertzea, beraien ezaugarri eta aukera guztiak (adierazpen, komunikazio eta jolas arloan) ezagutzeko.
  • Norberak egindako arte lanetan konfiantza edukitzea, egiten disfrutatzea eta norberangan sortzen duen poztasun eta ongi-izatea balioztatzea.

SORMENA:

  • Sormenak ongi pasatzeko ematen dituen aukerak ezagutzea eta atsegin izatea.
  • Ideia pertsonalak, sentimenduak, esperientziak eta nahiak adieraztea.
  • Errealitateko hainbat alderdi, bizitakoak, ezagunak edo imajinatutakoak irudikatzea, oroitzea eta jolas eta adierazpen artistikoak ematen dituen aukeren bitartez erakustea.

ACTIVIDADES

Jarduerak, gehienetan, bakarka egingo dira, ume bakoitzaren adierazpen artistiko librea kontuan hartuz. Kontzeptuak modu formalean azalduko dira.
Garai honetan umeek sentsazioak pil-pilean dituztenez, teoria praktika aurretik emateak sormenaren garapena ekidituko luke, suspertu beharrean.

Ariketak egiterakoan batzuetan umeen imajinazioa erabiliko da eta beste batzuetan eredu batzuk jarriko dira abiapuntutzat.

Irakasleak, ume bakoitzaren adierazpenaren arabera, lanari buruzko gogoeta egingo du eta prozesuan zehar umeak eduki ditzakeen dudak argituko ditu.

Bakarkako ariketez gain, taldean kontzeptu teorikoak, teknikoak eta kontzeptualak landuko dira, lanaren garapenerako lagun izan daitezen.

Ezagutza hauek eta material bakoitzaren teknikak (paper motak, arkatzak, tenperak, akuarelak, pastelak…) modu zabal, jostagarri eta kreatiboan jorratuko dira. Lau gai nagusi egongo dira:

MARRAZKIA

a.        Bodegoia.

b.        Eredua.

c.        Margoa aire librean…

DIBUJAR/PINTAR DE OTRO MODO

d.        Tanpoia.

e.         Kalcoa.

f.          Soslaia…

EL COLOR

g.        Koloreen magia.

h.         Sorta.

i.          Xehetasun.

j.          Konbinazio…

NUEVOS CONCEPTOS

k.         Espazioa.

l.          Formatua.

m.        Moduluak.

n.         Perspektiba…

IDEIA SORTAK

Une aproposa heltzean, eta bakarka, ume bakoitzaren beharraren arabera, arte munduan erreferentzia diren autoreen obrak erakutsiko dira.

Momentu zehatz batzuetan, eta ikasleen eskaeren arabera, marrazketa eta margolaritza landu beharrean 3 dimentsioko arte plastikoa landu ahalko da.

METODOLOGIA

Ikasgelan giro ona egotea beharrezkoa da metodologia egokia erabili ahal izateko. Horretarako ezin bestekoa da gelaren banaketa aproposa izatea.

Ikasleak elkarri begira egotea komeni da, beraz, mahaiak eta aulkiak hori posible egiteko modu egokian jarrita egon beharko dira. Materiala eta
lanak uzteko apal batzuk egotea ere komeniko litzake.

Giro aproposa edukitzeko premiazko beste ezaugarri batzuk garbitasuna eta ordena dira. Bai umeek eta bai irakasleak materiala eta gela behar bezala
zaintzea behar-beharrezkoa da. Horretarako umeak eroso egon behar dira, lekua ezagutu behar dute, eta beraiena balitz bezala sentitu behar dute. Orokorrean giro aproposa badago eta irakasleak ikasleenganako konfiantza erakusten badu, bai materialak eta bai lekua ere ondo zaintzen dituzte.

Giro ona sustatzeko egunero betebehar batzuk egongo dira, esandako helburua betetzeko, lan taldea, ekimena eta adin hontako autonomia
suspertzeko. Egunero berokiak dagokien lekuan utziko dituzte eta nahi duten lekuan eseriko dira.

Klasea hasi aurretik komunera joango dira. Egunero bi arduradun egongo dira, beraien lana irakasleari laguntzea eta taldeak behar dituen materialak atera eta gordetzea delarik. Beste guztiek ikasgela jasoko dute eta hasi aurretik zegoen bezala utzi beharko dute. Arduradunak aurreko klasean izandako portaeraren arabera aukeratuko dira. Arau hauek jarraituz, ikasgela ordenean egongo da, materiala bere lekuan eta eskuragai, edonork behar izanez gero erabili ahal dezan.

Klasea amaitzean berokiak jantziko dituzte eta hilaran jarriko dira ordenean irten daitezen. Hilarako lehenengoa arduraduna izango da.

Metodologia orokorrak amaierako proiektu bat du oinarri. Nahiz eta oinarrizko helburuak lortzeko ariketak egingo diren, kurtso amaierako proiektua izango da eskolaz kanpoko jarduera honen iturri.

NORI ZUZENDUTA

Taldeak adinka edo kurtsoka banatuko dira, baina taldea osatzeko beharrezko zenbakia beteko ez balitz kurtso ezberdinetako umeak nahastuko dira.

TENPORALIZAZIOA

Jarduera eskolako jantoki orduan egingo da, 12.30ak eta 15.00ak artean.
Astean ordubeteko klasea izango du talde bakoitzak.

BALIOBIDEAK

Arkatzak, borragomak, gometsak, rotulkiak, koloretako arkatzak, argizariak, pastelak, tenperak, folioak, kartulina txuriak eta koloretakoak, pegamentua, pintzelak, oihalak, etab.

Erabilitako materiala garbitzeko, hala nola pintzelak, ura behar da.

EBALUAKETA

Hiruhilabetero irakasleak ume bakoitzaren lana ebaluatuko du, ondorengoak kontuan hartuz:

  • Klasean jarritako arreta
  • Jarduerarekiko jarrera
  • Portaera