IFEREN BILERA

Kaixo, familiak! !

IFEk familia guztiei irekitako bileretara itzuliko gara. Otsailaren 29an (osteguna) izango da, 16:45ean, zentroko erabilera anitzeko gelan, beheko solairuan. Zatoz gu ezagutzera.

Animatu, etorri eta parte hartu, eskola guztion artean egingo dugu.

Zuen zain gaude! !

AFA

Kaixo Familiak!!

IFE familia guztiei irekita dauden bilerak egiten hasiko da berriro, hileko azken astelehenetan egingo dira, urtarrilaren 30ean hasi eta maiatzeko azken astelehenean amaituko direlarik.

Zatoz gu ezagutzera! Eta Elkartean zein batzorde guztietan egiten den lana ezagutuko duzu. Aurten inoiz baino gehiago errelebuak behar dira batzorde guztietan.

Animatu, etorri eta parte hartu, Eskola guztion artean egingo dugu.

Urtarrilaren 30ean, astelehena, 4:45ean laborategian.

Zuen zain gaude!!

GE-ko ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITZEKO HAUTAGAIAK BEHAR DIRA  

Kaixo Familiak,   Dakizuen bezala, pasadan Martxoaren 23an Familien Elkarteko Asanblada nagusia ospatu zen.Gogorarazten dizuegu, beste gai batzuen artean, elkarteko zuzendaritza-batzordea berriztea aipatu zela, Maiatzean 3 urte bete ditugu eta gure ibilbidea amaitu da.    Beraz, zuzendaritzarako jende berria behar da (lehendakaria, diruzaina, idazkaria eta 4 bokal). Gu prest gaude sartuko zareten berriei gure esperientzia zabaltzeko eta hurrengo ikasturtean zuekin elkarlanean aritzeko.   Dakizuenez, Familien Elkarteak, ondorengo ekintzak burutzen ditu, elkarte barik zerbitzu hauek desagertu egingo dira:

  • Goizeko gela edo haurtzaindegi zerbitzua (08:00 – 09:00)
  • Eguerdiko eskolaz kanpoko ekintzak
  • Arratsaldeko Eskola Kirola, Mendi irteerak eta beste ekintzak.
  • Arratsaldeko liburutegi zerbitzua.
  • Patioa zabalik egotea arratsaldeetan.
  • Eskolako ekaineko jaiak, olentzero, santa ageda, eta hainbat batzordeek egiten dituzten ekintzak.
  • ……..

Interesaturik daudenak, idatzi posta@eskolaberria.net helbidera, Ekainak 1a baino lehen,  zuen izen eta kontaktu datuekin mesedez. Talde oso bat bazarete, hobe 🙂   Animatu eta parte hartu zeuen seme alaben hezkuntza komunitatean !!!  Zuekin partekatu nahi dugu bideo hau:  https://www.ehige.eus/eu/nor-gara-gu-zer-gara-gu/  

Informazio garrantzitsua

Egun on Familiak,

Zuekin harremanetan jartzen gara jakinarazteko egun hauetan transferentzia bat egingo zaizuela zuen kontura. Parte hartzen zuten ikasleen eskolaz kanpoko jardueren martxoko kuotaren erdia itzuliko da.

AFAk itzulitako zenbateko horri:

+ Mendiko federazioak itzuli dizkigun 30 euroak gehitu zaizkio, maiatzeko asteburuan Ubidean izena emanda zeuden ikasleengatik.

– Apirileko, maiatzeko eta ekainaren erdiko ingeles-kuotak kenduko zaizkie jarduera horrekin jarraitu duten ikasleei. Kasu horietan, diferentziagatik ordainagiri bat emango da aste honetan.

– Lehenengo bi asteetako martxoko haurtzaindegitik pasatzeko dauden zenbatekoak kenduko dira. Kasu horietan, diferentziagatik ordainagiri bat emango da aste honetan.

– Eta, azkenik, ordainagiriren bat ordaindu gabe duenari kenduko zaio.

Familia batzuek jakinarazi digute ez zutela itzulketa hori egin nahi, eta lanik gabe geratu diren monitoreentzat izan dadila. Hala bada, mesedez, mezu elektroniko honetan irakurri duzuen moduan jakinarazi behar diguzue ez duzuela transferentzia egin nahi.

Datozen egunetan jasoko duzue emaila, datorren 2020-2021 ikasturteko izen-emateei buruzko informazioarekin, osasun-egoerak ahalbidetzen digun einean taldeak prestatzeko.

Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI

www.eskolaberria.net