Antzerkia

SARRERA

Antzerkiak, hausnarketa pertsonala eta giza natura aztertzeko aukera ematen du. Antzerkiak hezkuntza aniztasuna, hizkuntza unibertsala, interkultularitatea, mestizajea eta gizarteratzea posible egiten ditu.

Jarduera honek arte ederretara hurbiltzeko aukera ematen die umeei. Jarduera hau lehen hezkuntzan eskeintzan da eta mailaz mailako garapena du. Lehenengo eta bigarren mailan antzerkiarekin aurreneko hartu-emana izango dute eta aurrera doazen heinean antzerki lan txikiak, pertsoanaiak antzeztu, etab egingo dituzte. Lan hauek eskolan eta Bilboko Udaletxeko kultura sailak antolatzen duen Eskola Antzerki leihaketan aurkeztuko dira.

HELBURUAK

Jarduera honek umeak kultura arlora hurbilduko ditu, kulturan hain garrantzitsua den antzerkira hain zuzen.

Arte honen bitartez, denak taldean murgilduta egotea lortzen da, orberaganako segurtasuna, errespetua eta autoestimua haundituz.

 

EDUKIAK:

1. Hiruhilabetea:

Antzerkira sarrera: antzerkiko elementuak, lanak, espazioaren erabilera, interpretazioaren bitartez istorioak kontatzea, gorputz-adierazpen ariketak, sentimendu-adierazpen ariketak, inprobisazioa, koordinazioa, ahotsaren islada, etab.

Lanarentzako ideia eta mezua; aukerak ikusi eta lan
bide bat erabaki.

2. Hiruhilekoa:

Lan edo istorio bat sortzea: ideia bat garatu eta antzerkira moldatzea, pertsonaiak sortzea eta espazio erabakitzea.

3. Hiruhilekoa:

Entsegutarako denbora eta lanaren alde teknikoak: pertsonaia ezagutu (interpretatu), eszetanokia eraiki, “atrezzo”a eta entseguak.

*Ariketak lanaren sorrerarako beharrezkoa den prozesuekin loturik egongo dira, 1. Eta 2. Hiruhileko edukiak nahas daitezkelarik.

**Jarraibideak talde bakoitzaren behar eta erritmoaren araberakoak izango dira.

 

METODOLOGIA

Partaidetza eta talde lana oinarri izango dira, jolas giroa erraztuz eta beraz, lan egitea lortuz.

Orainaldiarekin, momentuko lekuarekin, beste ikaskide batzuekin eta begiraleekin harremana sustatuko da.

 

NORI ZUZENDUTA

Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.

TENPORALIZAZIOA-KRONOGRAMA

Jarduera 12,30etatik 15,00etara izango da.

Talde bakoitzak Urritik eta Maiatzera bitarterarte ordubeteko saio bat edukiko du astean.

BALIABIDEAK

  • Begiralea(K): euskera ezagutza handia
  • Gelak: jarduera garatu ahal izateko behar besteko lekua, gutxienez 30m2. Argi eta bentilazio naturalak.
  • Atrezzo eta osagarriak: noizean behin eta umeen laguntzaz maskarak, titereak, atrezzo osagaiak, etab.egingo dira. Ordaintzen den kuotako diruarekin ordainduko da beharrezko materiala. Musika katea eta argia behar direnean Guraso Elkartekoak erabiliko dira, ondoren beraien lekuan gordeko direlarik.

 

EBALUAKETA

Irailean zehar aurreko ikasturtearen balorazioa egingo da, helburuak bete diren ala ez eta zegatik, ze arazo sortu diren eta nola konpon daitezkeen (umeek jarduera uztea, begirale edo ordutegi aldaketa, leku gutxi, leku zaratatsuak), egin daitezkeen berrikuntzen zerrenda, eskaera jeitsiera izan duten jarduerak nola suspertu.

Ikerketaren emaitzekin hurrengo ikasturterako beharrezkoak diren aldaketak egin eta oinarriak ezarriko dira.