Parte Hartzaileak:
2000 / 01 / 02 / 03 / 04 / 05 / 06 / 2007 urteetan jaiotako ikasleek parte ahal izango dute.
BIZKAIKO IKASTETXEA/GURASO ELKARTEA: Izen ematea zure Ikastetxeak edo Guraso Elkarteak intranetez egin beharko du, gure Aldundiaren Eskola Kirolaren programaren bidez.
Izena emateko kuota 63 €koa da (56 € materiala edukiz gero).
TXANGOAK HONAKO ALDERDIAK DITU:
• Autobusez bidaiatzea
• Eskirako materiala alokatzea: Oholak, makilak, botak eta kaskoa.
• Pistetara sartzeko pasa-txartela (Forfaita).
• Irakasle tituludunek emandako ordu biko ikastaroa.
• Bazkaria pistetan.
• Lehenengo arriskuko asegurua.
Txangoaren Programa:
- Termibusetik aterako gara (Gurtubai kalea, 1 – Bilbao) 05:00etan. Puntual izatea eskatu nahi dizuegu, saiatu irteteko ordua baino 10 edo 15 minutu lehenago egoten. 19. nasa, azken orduko aldaketatik egon ezean.
- Liedenako La Torre Taberna-Jatetxean gosaltzeko geldialdia.
- Pistetara sartzeko txartela (Forfait).
- Candanchura 9:20n helduko gara, materiala alokatu eta pistetara igoko gara.
- EEEko irakasle tituludunak emandako ordu biko ikastaroa. Egunaren gainerako ordutan praktika (Federakuntzako begiraleen gainbegiradapean)
- Pista Handiko Self-Servicean 14:10ean bazkalduko dugu.
- Bazkaldu ostean, 16:00ak arte eskiatzen jarraituko dugu.
- Bilborako buelta. Zuastiko zerbitzu-gunean (Iru–ea) geldialdia egingo dugu.
- 21:00etatik 21:30ak arteko tartean Termibusera helduko gara, trafikoaren arabera.
GARRANTZITSUA
- Eroan gosaria.
- Eroan arropa egokia: Transpiratzeko praka eta jaka iragazgaitzak; jantzi polarra edo artilezko jertsea; kamiseta, termikoa hobeto.
- Eskirako eskularruak, txanoa, eguzki-betaurrekoak, eguzkirako babesa, kakaoa eta txokolatina edo energia hartzeko barratxoren bat, zamarrako poltsikoan eroateko eta, gose izatekotan, hamaiketakoa edo askaria jan ahal izateko.
- Aldatzeko arropa ekarriz gero, autobusean utziko dugun motxilan eroatea gomendatzen dizuegu. Horrela, zama barik eskiatzeko aukera izango dugu.
- Bizkaiko Federazioak programazioa aldatzeko eskubidea dauka, bai eguraldiagatik bai bestelako arrazoi teknikoak direla-eta. Printzipioz eta bidaiatzeak arriskurik ekarri ezean, txangoak egin egingo dira.
- Gogoratu: Federazioko begiraleak zuen zerbitzutara egongo dira une guztietan, ez izan zalantzarik eduki dezakezuen edozein arazoren berri emateko, zuei laguntzeko daudelako.
ASTEBURUKO ESKI ALPETARRA
Parte Hartzaidea:
Nagusien Taldea: 2000 / 2001 / 2002 / 2003
Txikien Taldea: 2003 / 2004 / 2005 / 2006 / 2007
BIZKAIKO IKASTETXE/GURASOEN ELKARTEA: Izen ematea zure Ikastetxeak edo Guraso Elkarteak egin beharko du, gure Aldundiaren Eskola Kirolaren programaren bidez.
Plazak zozketaren bidez emango dira.
rteera bakarrera joan daiteke.
Izena emateko kuota 147ta €koa da. (133 €takoa materialarekin etorriz gero).
TXANGOAK HONAKO ALDERDIAK DITU:
• Autobusez bidaiatzea.
• Candanchuko ostatua – Pepe Garcés Aterpetxea (ostiral eta larunbatetan) pisten behealdean.
• Eskirako materiala alokatzea: Oholak, makilak, botak eta kaskoa.
• Larunbatetan, gosaria, bazkaria pistetan eta afaria.
• Igandean, gosaria eta bazkaria pistetan.
• Pistetara sartzeko pasa-txartela (Forfaita).
• Irakasle tituludunek emandako ordu biko ikastaroa (larunbat eta igandean).
• Egunekoaren gainerakoa. Federazioaren irakasleen gainbegiradapean).
• Lehenengo arriskuko asegurua.
TXANGOAREN PROGRAMA
OSTIRALA:Termibusetik aterako gara (Gurtubai kalea, 1 – Bilbao) 19:00etan. Puntual izatea eskatu nahi dizuegu, saiatu irteteko ordua baino 20 edo 30 minutu lehenago egoten. 19-20 nasa, azken orduko aldaketatik egon ezean.Liedenako La Torre Taberna-Jatetxean afaltzeko geldialdia. Candanchura gutxi gorabehera 23:20an helduko gara, Pepe Garcés Aterpetxean ostatu hartuko dugu, pisten behealdean.
LARUNBATA: Aterpetxean 08:00etan gosalduko dugu. Materiala alokatu eta pistetara igoko gara. EEEko irakasle tituludunak emandako ordu biko ikastaroa. Egunaren gainerako orduetan praktika (Federakuntzako begiraleen gainbegiradapean). Pista Handiko Self-Service-an 14:10ean bazkalduko dugu. Bazkaldu ostean, 16:00ak arte eskiatzen segituko dugu. 16:30etan Aterpetxera joango gara, dutxa hartu eta arropaz aldatzera. Aspe Jatetxean 20:0etan afalduko dugu.22:00etan, lotara, geletara joango gara.
IGANDEA: Aterpetxean 08:00etan gosalduko dugu. Materiala hartu eta pistetara igoko gara. EEEko irakasle tituludunak emandako ordu biko ikastaroa. Egunaren gainerako orduetan praktika (Federakuntzako begiraleen begiradapean).Pista Handiko Self-Service-an 14:10ean bazkalduko dugu.Bazkaldu ostean, 16:00ak arte eskiatzen segituko dugu. Bilborako buelta. Zuastiko zerbitzu-gunean (Iruñea) geldialdia egingo dugu. 21:00etatik 21:30ak arteko tartean Termibusera helduko gara, trafikoaren arabera.