Eskola Berria familien elkarteak borondatez antolatzen eta kudeatzen ditu eskolaz kanpoko ekintza guztiak.
Proiektu honetan programaturiko jarduera guztiak eskola ordutegitik kanpo, baina eskola espazio fisikoaren barruan garatzen dira. Paper nagusia dute Elkartetik garatzen den jarduera multzoaren barruan eta lotuta daude ondoko HELBURUekin:
- Garatu talde jarduerak,
jolas-, kultura-, prestakuntza- eta kirol-motakoak, non heda daitekeen
haurrek ikastetxean jasotzen duten prestakuntza akademikoa. - Zabaldu eta suspertu
euskararen erabilera eremu akademikotik kanpo, ikastetxean “D” hizkuntza
ereduaren arabera gauzatzen dena. - Eskaini baliabide bat zeina
lagun diezaion familien pertsona-, senitarte- eta lan-bizitza
kontziliatzeari.
Horretarako, kultura-, arte- eta kirol-jardueren programa gauzatuko da honako IRIZPIDEetara begira:
- Jarduerak euskaraz garatuko
dira. - Jarduerak eskainiko dira
bai haur hezkuntzan bai lehen hezkuntzako hiru zikloetan ere, eskaintza
ikasleen adinarekin batera handituz. - Kirol jarduerak batez ere
arratsaldez antolatzen dira, eta kultura zein prestakuntzakoak batez ere
eguerdiko orduetan. - Jarduera eskaintza aurreko
ikasturteko eskaeraren arabera diseinatuko da, taldeak finka daitezen
ahaleginduz, jarraipena izan ahal dezaten eta eman dadin jardueraren
areagoko garapena zenbait ikasturtetan zehar. - Ahalegindu, instalakuntzen
egoerak baimendu ahala, batera ez ipintzen maila berarentzako jarduerak
egun eta ordu berean. - Diseinatu jarduerak non
sexuen arteko berdintasuna hastapena susper dadin, neska eta mutilen parte
hartzea era orekatuan emanik jarduera guztietan. - Ahalbidetu gabezia
fisikodun ikasleek jardueretara hel daitezen, haien beharretara hoberen
egokituriko guneak aukeratuz.