MENDI IRTEERAK

MENDIKO ESKOLAKO KIROLA 2024/2025 KURTSOA

Aurten ere, gure Eskolak parte hartuko du Mendiko Eskola kirolan, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzaz eta Bizkaiko Mendi Federazioak antolatuta.
 
Programa barruan, beti ere mendi kirolari lotuta, gure seme-alabek hainbat jolas eta prestakuntza-jarduera egingo dituzte.


Parte-hartzaileak (umeak), LH3tik-LH6ra.

MENDIKO IRTEERAK:

3’5 ordu inguruko ibilaldia eta 300 m eta 400 m arteko desnibel positiboa duten txangoak.

2024/2025 ikasturterako ibilaldi programatuak:

  • 29/09/2024: Atxarre- Laida
    • 13/10/2024: Deabru Atxa- Zumeltza
    • 17/11/2024: Senderismo 1- Arrigorriaga
    • 12/01/2025: Eneabe-Ubidea
    • 09/02/2025: Senderismo 2- Orozko
  • 23/03/2025: Ilunbe-Dima

IZENA EMATEKO KUOTA:

6 irteraren kuota oroar,18 eurotakoa izango da eta jardueran izena ematean ordainduko da, (Eskola Berria LABORAL KUTXA 3035 0100 44 100005202) –ren kontuan sartuz.

Garrantzitsua da diru-sarrera egitean, parte hartzen duen haurraren izen deiturak adieraztea.

Norbaitek jarduera hasi ondoren izena eman nahi badu, inskripzio kuotaren zati proportzionala ordaindu beharko du.

IZENA EMATEKO DATUAK:

Parte hartu nahi dutenek honela eman dezakete izena; adierazitako datuak emanez, jardueraren koordinatzaileari mezu bat bidaliz. in.dautxumendian@eskolaberria.net

  • Ikasle parte-hartzailearen datuak:
  • Izen-deiturak / jaioteguna / ikastaroa.
  • Aitaren/amaren/tutorearen datuak: izen-deiturak / telefono-zenbakia mugikorra / helbide elektronikoa.
  •  Ordainagiria

JOAN-ETORRIAK:

Bizkaiko Mendi Federazioak jartzen duen autobus batean egingo dira joan-etorriak.

Jarduera haurrei zuzenduta dago, baina posiblea da noizbehinka aita/ama/tutorea taldearekin joatea boluntario gisa.

Ikasturte honetan, umeak eta laguntzaileak lepoan zapi batekin identifikatuko dira, eta horrek 3 euroko prezioa izango du. Azken irteera amaitzean, zapi hori egoera onean itzultzen bada, fidantza gisa jarritako zenbatekoa (3 euro) itzuliko da. 

*Lehen irteera baino lehen, izena eman dutenei beharrezko jarraibideak emango zaizkie.

GURASO ESKOLA

Guraso Eskolarekin gatoz berriro: familiei zuzendutako prestakuntza- eta eztabaida-gune bat da, familiei seme-alaben hazkuntzan laguntzea eta prozesu horretan laguntzeko tresnak ematea helburu duena.

AFAk, BIGEk (Guraso Elkarteen Federazioa) eta Bilboko Udalak doan antolatutako proiektua da, eta gaian espezializatutako hezitzaile batek ematen du, Sandra Martinek (https://educameenpositivo.com /).

Irailaren 23an hasiko gara, astelehenean, aurrez aurre, Aretoan, 17:00etatik 18:30era. AFAk finantzatutako poli txikian haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.

Proposatutako gaia da: Nola lortu nire seme-alabek kasu egitea. Azter ditzagun aurten landu nahi ditugun gaiak: komunikazioa familian, gatazken konponbidea, emozioen kudeaketa, garapen ebolutiboa, berdintasuna, mugak, hezkuntza afektibo-sexuala, teknologia berriak…

Gainera, baloratuko dugu ikastaro honetako saioak arratsaldeetan egin ahal izatea bertaratutako pertsonen artean, eta haurtzaindegi-zerbitzua eskuragarri izatea.

Zain gaituzue.

Agur bero bat eta eskerrik asko!!!


OHAR GARRANTZITSUA

Familiei:
Ostegun honetan, hilak 11, eskolako eta eskolaz kanpoko jardueren ordutegia ohikoa izango dela jakinarazten dizuegu.
Familiaren batek erabakiko balu bere seme-alabak ez direla eskolara etorriko Athletic-en ospakizunaren ondorioz, tutoreei jakinarazi beharko die posta elektronikoz edo idatzizko oharraren bidez, eta eskolatik zer ordutan aterako diren adierazi beharko du. Ikasleak jasotzeko, honako ordutegi hauek aurreikusten dira: 12:30ean, 15:00etan eta 16:30 inguruan irteteko ohiko ordua. Atezainak ez du ikaslerik emango ordutegi horietatik kanpo, justifikatutako arrazoi batengatik ez bada.
Eskerrik asko ulertzeagatik.
Agur bero bat.