Elkartea


Zer da ESKOLA BERRIA?


Indautxuko Eskola publikoko ikasleriaren Familien elkartea da.

1993-ko Uztailaren 5ean eratu zen, ESKOLAKO HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN PARTAIDE AKTIBO GISA

Elkartea interes pertsonalik ez duten bolondresek kudeatzen dute. Ordainketak bazkideen kuotei eta dirulaguntzei esker egiten dira.

Elkartearekin harremanetan jartzeko idatzi helbide honetara: posta@eskolaberria.net

Helburu nagusiak 


  • Irakaskuntzaren kalitatea hobetzea gizatasunean eta arlo materialean.
  • Familiak aholkatu, suspertu eta laguntzea.
  • Ikastetxeko jardueretan parte-hartzea.
  • Ikasle eta familientzat zerbitzuak antolatzea.
  • OOG-an familien parte-hartzea sustatzea.  
  • Euskal hizkuntza eta kultura sustatzea.
  • Xenofobiaren aurkako jarrerak sustatzeko eta LGTBIQ taldearen eskubideen aldeko heziketa jarduerak antolatzea.
  • Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea.
  • Ingurugiroarekiko errespetua sustatzea


Zein da gure antolakuntza?



Lan taldeak  

  1. ESKOLAZ KANPOKO eta beste jarduera batzuk
  2. PATIOA, (arratsaldeetan zabalik)
  3. LIBURUTEGIA
  4. FAMILIA BATERAGARRIA
  5. FAMILIEI LAGUNTZA
  6. GURASOENTZAKO EKINTZAK
  7. JAIAK
  8. ESKOLA ASEGURUA
  9. OOG (Eskola kontseilua)


Estatutuak

Eskolako familien elkarteko estatutuak: deskargatu