Familia agurgarriok: Gabonak oso hurbil ditugunean, urtero bezala, gabon gauaren egunean elkartzen gara eskolan eta ibilbide bat egiten dugu auzotik, Olentzerori abesteko.
Eskolako Jai batzordetik guraso, maisu-maistra eta ikasleak parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Igandean honetan, 24ean goizeko 11:00etan, Eskolan elkartuko gara eztarriak prestatzeko eta gero atxikituta dagoen ibilbidea egingo dugu.
Ibilbidea amaituta hamaiketako bat egingo dugu patioan. Posiblea bada, nagusiak nahiz txikiak, zatozte txapelaz, abarkaz eta bestelako jantzi egokiaz… ETOR ZAITEZ, OSO ONDO PASATUKO DUGU ETA!!!!!
Abenduaren 3an, asteartea dela; “talka autoak”, “zaldiko maldikoa”, “sorgindutako etxea” eta bestelako jostetak gogoko badituzu, izena eman “euskararen rallyen”( 17:10ean), esku hartu igarkizunen eta ipuin-irakurlagunarenean ( 17:10-30ean ) edota azkenik, “Karaokean” ( 17:50an) helbide elektronikoan izena emanez.
Guzti-guztietan sariak egongo dira.
17:10ean izango direnak:
Rallyerako : – LHko 5. edo 6. mailakoak izatea, aurretiaz zure izena eta maila adierazi in.dautxueuskaraz@gmail.com en
-Taldean aritzea eta denborarik laburrenean erantzun asko topatzea.
– irakurtzen trebea bezain arina bazara, ba aurrera, aukera ezin hobea, txo!
– sariak zuzenak izango dira proba irabazten duen taldearentzat: UGPrako ( Umeen Gabonetako Parkea ) sarrerak.
Igarkizunak : LHko 1., 2., 3. eta 4. mailetakoak izatea, eta gogoa; sari ziurra eta zozketa batean esku hartzea.
Ipuin irakurlaguna: ipuin bat kontatzen badakizue, hau da aukera, edo momentuan momentukoa esatea, Haur Hezkuntzako 2,3,4 eta 5 urtekoen aurrean; sari ziurra eta zozketa batean esku hartzea.
17:50ean:
Karaokea:
Ume guztientzat zabalik; ekarri euskarazko abestiren bat landuta gure emailean abestiaren izena adieraziz, zozketa bidez UGPrako sarrerak.
Zer egin: bidali email bat helbide elektroniko honetara: in.dautxueuskaraz@gmail.com era, zure maila, izena eta zein ekintzetarako adieraziz.
Oharra: sarreraren bat irabazi duenak ez du beste bat gehiago irabazterik izango eta sarreren banaketan egon ezean, aukera galdua.
Eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera utziko dira . Liburutegia ere bertan behera utziko da.
Abenduaren 3an, umeek eskolatik irten bezain pronto, Euskararen eguna ospatuko dugu. Jarduerez osaturiko programa zabal bat antolatu dugu. Jarduera guztiek gutako arduradun bat izango dute eta zuon laguntza premiazkoa izango litzateke dena aurrera eramateko.
Hurrengo jardueretan bolondresak behar ditugu egunean bertan:
Ipuin irakurlaguna: Ipuin bat kontatzea izango litzateke egin beharrekoa zeure umeagaz batera.
Igarkizunak: Jarduera begiztatzea izango litzateke egin beharrekoa.
Euskararen rallya: Jokoaren martxa erraztea izango litzateke egin beharrekoa.
Mahai jolasak: Jolasak begiztatzea izango litzateke egin beharrekoa.
Liburu-trukea: Liburuen elkar-trukatzea erraztea izango litzateke egin beharrekoa.
Tailerra: Jolasaren martxa erraztea izango litzateke egin beharrekoa.
Pastelak: Alde batetik pastelak egitea izango litzateke laguntza. Aukeren artean Bizkotxoa edo Euskal pastela. Hona hemen bidio batzuk ideia batzuk izateko:
Beste alde batetik, egunean bertan pastelak goizean liburutegian jaso eta arratsaldean umeen artean banatzeko ere laguntza beharko genuke.
Euskararen egunean izan zaitez protagonista eta lagundu jarduerak burutzen. Guztion artean errazago egiten dira gauzak eta geure umeek eskertuko dute!!
Bolondres izan nahi baduzu bete hurrengo inprimakia ostirala (Azaroaren 29a orduko) orduko mesedez.