Eskolako jaiak

 Eskola eremuko jai izaerako jarduerek sustatzen dute heziketaren aisialdiaren alderdia, oso onuragarria umearen gizarte garapenean.

     Jarduera hauek, gainera, ulertu behar dira atsedena hartzeko, gozatzeko eta garatzeko eremutzat; ariketen, dinamiken  eta jolasen bitartez; zeintzuek bide ematen dioten ikasleriari 

eskolako egunerokotasunetik, betebeharretik eta eskakizunetik ateratzea, eskola beste era batera bizi dutela.

Era horretara uste dugu gizarteratze baliabide garrantzitsua dela aisialdi alderdia; izan ere, umeei gogoa pizten die beste norbanakoak bilatzen, elkarri eragiten dietelarik askotariko ekimenak bururatze aldera, eta aldi berean, gizarteratze bilakaeran berean ere; bere mailako berdinekoak, elkar ezagutuz harremanen gaitasuna zabaltzen dutelarik, baita bat-bateko elkarlana ere garatzen dute, hau da, emateak eta jasotzeak  laguntzen du-eta denon helburua lortzen. Berez, bilakaera ona daukate moralki, ikasi egiten baitituzte jokaeraren arauak eta abar.

Izatez,  ekintza hauen berariazkotasun eta balio erantsia diseinatzen dira senide, ikasguneko irakasleria eta ez irakasleriaren langileekin batera gozatzeko; honek ahalbidetzen du eguneroko harremanen balioa handitzea, berriak eta gogobetekoagoak topatzea, gizarte lotura ezezagunen bizipena izatea, momentuan momentuko aisialdi jarduera eta eremuak elkarbanatzea eta abar.

     Azken batean, sustatu egiten dute elkartzea, kide izatea eta hezkuntza komunitate osoaren trinkotasuna.

      Egin, egiten dutelarik gozamen arlotik, tarte atseginak emateko, zirrara berriak eskola esparruan  bizitzeko, momentu onak gogora ekartzeko, poztasun jatorritzat bizi izandakoak, zeintzuek eragingo dioten, ziurrenik, zalantzarik gabe eskolako inguruneari zein giroari !

    Gainera, jarduera hauek nahi diete gure herriko kulturaren ospakizunen  eta gertakarien ezagupenen berri ikasleei erakutsi, balioesten ditugula  gure artearen, kulturaren eta historiaren ondare bezala.

     Eskolako jaien helburuak: 

  • Heziketaren aisialdi alderdia eta bere onurak umearen gizarte garapenean sustatzea.
  • Elkartzea, kide izatea eta hezkuntza komunite osoaren trinkotasuna indartzea.
  • Eskolako inguruneari zein giro onari eragitea.
  • Gure herriko kulturaren zenbait ospakizunen eta gertakarien berri erakustea eta horietan esku hartzea.

     Antolatzen diren jarduerek eredu bide daukate kultur aisialdia jolas alderdian zein sormenezko ikuspegian.

     Berez, gure kultur ondarean jatorria daukaten ospakizunak, Olentzero eta Agate Deuna berregiten dira ohiko erara  gogorarazteko.

     Aitzitik, ospakizuna Guraso Elkartearen beraren aukera izan bada, ezarri egiten da umeentzako eskola jaiaren formatua, ekintza mota hauen modukoak izanda:

tailerrak, herri kirolak, kirol lehiaketak edo jai girokoak, txosna, hamaiketakoa, txokolatada, eskolako bazkaria  eta abar.

     Aurretiaz antolatutako jaiak:

Euskararen eguna   /             Abenduaren 3an

Olentzeroa               /              Abenduaren 24an

Agate Deuna           /               Otsailaren 4an

Eskolako Jaia          /                Maiatzeko azkenengo asteburua edo ekaineko lehenengoa.