Garrantzitsua

Familia agurgarriak,

Jolastokiko ziburuak apurtuta daude eta eskertuko genizuke umeak zainduko bazenituzte bertara igo ez daitezen. Atezainak behin eta berriro dabiltza zinta ipintzen, baina batzuen eta besteen artean zinta apurtu egiten da, azkenean umeak ziburura igotzen direlarik. Istripuak ekiditeko asmoz konpondu arte ez erabiltzea gomendatzen dizuegu. Konpontzean jakinaraziko dizuegu. Bien bitartean, istripuren bat egonez gero, Familia Elkartea ez da arduradun izango.

Eskerrik asko