Ingelesa

HELBURUAK

  • Ikasgelan ingelesaren erabilera sustatzea.
  • Ingelesa umeen ingurugirora gerturatzea, egunerokotasunerako beharrezkoak diren hitzak eta esaldi egiturak erakutsiz.
  • Hizkuntza ulertzeko interesa piztea.
  • Egunerokotasunarekin erlazionatuta dauden egoeratan ingelesa erabiltzea.

 

METODOLOGIA

Gure metodologiarekin, batez ere, komunikazioa lantzen da. Egoera natural batean bezala ikasiko da hizkuntza, ondorengo ordenean: ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmena.

TRP (Total Physical Response) teknika eta beste irakaskuntza metodologia dinamiko eta motibatzaileak erabiliko dira, eduki lexiko eta gramatikalak abesti, errima, ipuin, jolas, flashcards eta fitxa liburuen bitartez landuko direlarik.

LH 3 eta 6.maila artean testu liburu bat ere erabiliko da, non edukiak ahoz landuko diren eta ikasitakoa lan liburu batean idatziz adierazi beharko den.

 

NORI ZUZENDUTA

Haur Hezkuntzako 1. Maila eta Lehen Hezkuntzako 6. Maila arteko ikasleei zuzenduta dago.

 

TENPORALIZAZIOA

Jarduera arratsaldez egingo da, eskolaz kanpoko ordutegian.

HH-ko ikasleek ordubete edukiko dute astean eta LH-ko ikasleek 2 ordu astean.

 

BALIABIDEAK

Multimedia aparailuak musika edo elkarrizketak jarri ahal izateko, adibidez ordenagailua. Telebista edo pantaila haundi bat ere beharko da noizbehinka
marrazki bizidunak edo pelikulak jarri ahal izateko.

Testu liburuak eta lan liburuak.

 

EBALUAKETA

Hiruhilabete bakoitzean familiei txosten bat emango zaie beraien seme-alaben ikasketa prozesuari buruzko informazioarekin.