Egun on guztioi, Oraindik aukera daukazue izena emateko: GAIA: FAMILIAN KOMUNIKATZEA ETA GATAZKAK KONPONTZEAEguna: Maiatzak 4, AstearteaOrdua: 14.45etik 16.00etara Hedabidea: on-line Bertaratzearen baieztapena behar dugu taldea baieztatzeko eta esteka bidaltzeko konektatzeko Horregatik, interesa duzuenok helbide honetara idatz dezazuen eskatuko dizuet, zuen asistentzia berresteko: isanchezcamio@gmail.com Agur bero bat guztioi.
Egilea: AFA
autoestimua
Kaixo familiak, Oraindik aukera daukazue izena emateko:
Gaia: Nola lagundu gure seme-alabengan autoestimua hobetzenEguna: apirilak 20, asteartea Ordua: 14.45etik 16.00etara Hedabidea: on-line Bertaratzearen baieztapena behar dugu taldea baieztatzeko eta esteka bidaltzeko konektatzeko Horregatik, interesa duzuenok helbide honetara idatz dezazuen eskatuko dizuet, zuen asistentzia berresteko: isanchezcamio@gmail.com Agur bero bat guztioi.
Jardunaldia adituekin
Kaixo familiak, Diziplina positiboari buruzko taller batean parte hartzeko aukera eskaintzen dizuegu. Virginia Rodrigo eta Beatriz Alonso Bilboko Psikologia Zentroko kideak.Tailerra 2021eko martxoaren 8an izango da, 19:30ean, Zoom plataformaren eskutik. Izean eman behar duzue elkarteari mezu elektroniko bat bidalita.Agur eta eskerrik asko. Gustatuko zaizuela espero dugu.
Maskarek
Indautxuko Eskolako hezkuntza-komunitate osoari:
Gaur egun dugun egoeran, eta Bilboko Udaleko Osasun Sailari kontsulta egin ondoren, ikastetxetik ikasleek maskarak behar bezala erabiltzeari eta
mantentzeari buruzko alderdi batzuk gogoraraztea beharrezkoa ikusten dugu (irakasleek beren argibideak dituzte Hezkuntza Sailaren aldetik):
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren argibideak jarraituz, honako hau gogorarazten dugu:
Maskarek:
– Sudurra, ahoa eta kokotsa estali behar dute.
– Aurpegiarekiko doikuntza egokia bermatu behar dute.
– Garbi egon behar dute.
Erabilera bakarrekoak ez badira:
– Material berrerabilgarri iragazle egokiarekin sortuta egon behar dute.
– Arnasketa ahalbidetzen duen material berrerabilgarriarekin sortuta egon behar dute.
– Erabiltzailearen larruazala ukituz, narritadura arrisku ezagunik edo osasunerako ondorio kaltegarririk sortzen ez dituzten material berrerabilgarriak erabiltzea.
– Maskarak gutxienez 5 garbiketa- eta lehortze-ziklori eusteko gai izan behar du, bere prestazioei eutsiz. (Garbiketa gutxienez 60ko tenperaturan egin behar
da).
– Ez da gomendatzen maskara gardenen erabilera barne-erabilerarako.
– Ez da maskaren erabilera luzatu behar.
Hau guztia kontutan izanda:
Higiene-maskarak ez du erabiltzailea salbuesten, urruntze sozialeko neurriak osatzen dituzten hesi-keinuak aplikatzetik, neurri horiek funtsezkoak baitira
Osasun Ministerioak adierazitako gomendioen arabera (segurtasun-distantzia, eskuak garbitzea, aireztapena).
Bilboko Udaleko Osasun Sailak emandako informazioa:
“Saltoki batean saltzen diren higiene-maskara guztien diseinuak, oihal mota, tamaina, aurpegiaren anatomiarekiko doikuntza eta funtsezko bi alderdi (
partikulak atxikitzeko ahalmena eta arnasgarritasuna) erregulatzen dituzten arauak bete behar dituzte. Erabili eta botatzekoak badira, UNE0064 dira, eta
berrerabilgarriak badira, UNE 0065. Gaur egun, Gobernuaren kontrolik ez dagoenez, edozein fabrikatzailek jar dezake etiketan, bere maskarak 0065 araua
betetzen duenaren ziurtagiria.
Egia da, maskara garden eredu batzuk entsegu-ziurtagiri bat dutela, baina esan beharra dago, txosten horiek, akreditatutako laborategiek ez dituztela egiten
beti.”
“Erabiltzen den maskara, enpresak duen homologazioaz gain (UNE 0064 edo UNE 0065) egiaztagiri bat izan dezan gomendatzen da. Gobernuak
gomendatzen du, maskararen ziurtagiria eman duen laborategia, Egiaztapen Erakunde Nazionalean (ENAC) akreditatuta dagoela egiaztatzea, ez bada
saiakuntza espezifiko horietarako, gutxienez, antzekoetarako.”
Horregatik, ikastetxeak guztion laguntza eskatzen du maskara eta bere erabilera zuzena bermatu dezagun.
Aldez aurretik, eskerrik asko eta animo handia.
Indautxuko Eskolako zuzendaritza-taldea.