Euskararen eguna

EUSKARAREN EGUNA 2021

Dakizuen bezala bihar, ostirala, Euskararen Eguna ospatuko dugu eskolan.

Hainbat ekintza antolatu ditugu, egunari bere zentzua eta “kolorea” emateko asmoz. 

Horretarako idazki hau igortzen dizuegu, arropari dagokionez, zuen laguntza eskatzen:

HH2 eta HH3 urtekoek koadrodun zapiarekin.

L.]H1 ARRANTZALEZ jantzita (alkandora eta praka urdinak)

Beste guztiok baserritarrez, arrantzalez, alkandora zuriarekin, praka urdinekin, txapelarekin, koadrodun zapiarekin…etortzeko animatzen zaituztegu!!!


lagunak

Azken asteburua Indautxuko eskolako Idazle gazteak ekimenean parte hartzeko!
Gogoratu Indautxuko eskolako idazle guztiek bidal dezaketela bere ipuina azaroak 29rarte. Testuak orri bateko luzera izan beharko du, euskaraz izango da, eta “LAGUNAK” da proposatzen den gaia. Argazki bitartez bidal daiteke in.dautxueuskaraz@gmail.com helbidera.
Eskolako txikienak ere animatu nahi ditugu gurasoekin batera idaztera, nagusiek idatziriko ipuinak ere bidali ahalko dira.
Jasotako ipuin guztiekin erakusketa inauguratuko da eta ondoren idazle bakoitzak ipuin guztien bilduma jasoko du.
Animatu zuen istorioak eskola guztiarekin elkarbanatzera!

Indautxuko Eskolako euskara batzordea