Indautxuko Eskola: Ekitatea helburu duen patio koloretsu baten alde! Bazatoz?

Kaixo familia berriak,

Boluntario askori esker, gure patioa koloretsuago eta bidezkoago egiteko proiektuak aurrera egin du, itzuleran ikusiko zenutenez, baina fase honetatik marrazki batzuk geratzen zaizkigu bukatu gabe (« mini-munduak », letretako sugea…).

Hurrengo asteetan familia gehiago gurekin elkartzera animatzen dugu, eguraldiak okerrera egin aurretik. Ostiral arratsaldeetan eta larunbatetan (goiz edo arratsalde) patiora hurbilduko al zinateke pixka batean guri laguntzeko? Diseinu gehienak lurrean daude, baina batzuk marrazteko daude eta horretarako artistak bilatzen ditugu, eta, bestalde, brotxa bat/arrabol bat hartu eta dagoeneko jasota dauden diseinuak kolorez betetzeko prest dauden pertsonak behar ditugu.

Bidali mezu bat patiomilakolore.indautxu@gmail.com helbidera, harremanetarako telefono zenbaki batekin, eta gehitu WhatsApp taldeari, proiektua koordinatzeko.

Guztion artean bultzatzen dugu lan hori, honako helburu hauek lortzen laguntzeko:

– Patioaren erabilera denon artean modu bidezkoagoan hobetzea.

– Jolastokia jolasgune politagoa eta biziagoa izatea haurren begietara.

Eskerrik asko guztioi.

Patioaren proiekturako lantaldea, Indautxuko Eskola

Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI

www.eskolaberria.net

eguerdiko eskolaz kanpoko

Arratsalde on familiak,   Jarraian, eguerdiko eskolaz kanpoko jardueren ordutegiak eta behin behineko egunak bidaltzen dizkizuegu.   Jarduera egun batetik gora ematen den ikastaroetan, ikasleak beste jarduera batekin bat ez etortzeko moduan banatu dira. Mezu elektronikoa bidaliko da, zeuen seme-alabei zein talderi dagokion eta jarduera horren egunak adierazteko.   Eskolaz kanpoko jarduera hauek, urriak 4aqn, astelehenean, hasiko dira.   Eskerrik asko,

Arratzaldez


Manuel Allende kalea oinezkoentzako esparru

Azkenean HOBEKUNTZA BATZORDEAREN lanak bere fruitua eman du: eskola aurreko kalea oinezkoentzako esparru bihurtzea. Lorpen honetan Cervantes eta Concha-ko guraso elkarteekin lankidetza goraipatu behar da.


Aldi berean, batzordean jende behar dugula adierazi nahi dizuegu. Zatozte gure hurrengo erronkan parte-hartzera: lorategi bertikala!

2021(e)ko abuztuaren 26a

BILBOKO UDALAK INDAUTXU, CERVANTES ETA SANCHEZ MARCOS ESKOLA PUBLIKOEN INGURUNEAN IBILGAILUEN TRAFIKOA KENDUKO DU 

  • Lan horien helburua da udalerrian eskola-bide seguruak sortzen aurrera egitea, adingabeek ikastetxeetarako duten irisgarritasuna hobetzeko.
  • Hiru zentro horien inguruak oinezkoentzat jartzeaz gain, Udalak haurrentzako altzariak jarriko ditu eta galtzada motibo alaiekin, koloretsuekin eta txikienentzat erakargarrienekin margotuko du, airearekin, lurrarekin eta urarekin lotuta.
  • Hiru ikastetxe horiek dauden kaleetan – Manuel Allende, Lersundi eta Fernandez del Campo –, garajeetara sartzeko behar den kale-zatian bakarrik zirkulatu ahal izango da.
  • Gainera, aparkalekua kendu egingo da eta jada beharrezkoak ez diren elementuak kenduko dira, hala nola, mutiloiak eta barandak. Edukiontziak inguruko kaleetara eramango dira.
  • Lanak dagoeneko hasi dira, eta pintura-lanak irailaren erdialdean bukatzea espero da, ikasturte berria hastearekin batera; ondoren, aurreikusitako altzariak jarriko dira inguru horretan.