IDAZLE GAZTEAK

“Kaixo familiak!

IDAZLE GAZTEAKen Sei6arren edizioa bertan da!!

Indautxuko eskolako idazle gazte guztiei deia egiten die Dautxuk bere ipuinak bidal ditzaten!Edozein adinetakoak izan daitezke, lagun iezaiozue txikienei haiei bururatutako ipuinak paperean euskaraz idazten!

Ipuinak orri batekoak izan beharko dira, gehienez, eta bertan marrazkitxo bat egin dezakezue. Sei6arren edizio honetan,  gaia hau izango da: KORRIKA (ez du zertan Korrika AEK-k antolatzen duen ekimena izan behar). Adibidez, 

“Korrika bizi gara…”

“Korrikarik egiten ez zuen erbia….”

Ipuinak beranduenez apirilaren 16ean aurkeztu beharko dira in.dautxueuskaraz@gmail.com helbide elektronikora bidaliz (Idazle gazteek sortutako ipuinaren argazkia bidali beharko da) edota liburutegian egongo den postontzian sartuz.

Heltzen diren ipuinekin erakusketa burutuko da ikastetxean apirilaren 23rarte.

Oraingoan ere, batzordeko partaideak egongo gara apirilaren 9 eta 10 liburutegian, 16:30etatik 17:30etara, Idazle Gazte orori laguntzeko prest ipuina egiteko!

Aurten sorpresa berri batekin gatoz gainera, aurkeztutako ipuin guztien egileak sari baten zozketan sartuko dira!!

Askatu zuen sormena eta animatu parte hartzera!

Indautxuko Eskolako Euskara Batzordea