OHAR GARRANTZITSUA

Familiei:
Ostegun honetan, hilak 11, eskolako eta eskolaz kanpoko jardueren ordutegia ohikoa izango dela jakinarazten dizuegu.
Familiaren batek erabakiko balu bere seme-alabak ez direla eskolara etorriko Athletic-en ospakizunaren ondorioz, tutoreei jakinarazi beharko die posta elektronikoz edo idatzizko oharraren bidez, eta eskolatik zer ordutan aterako diren adierazi beharko du. Ikasleak jasotzeko, honako ordutegi hauek aurreikusten dira: 12:30ean, 15:00etan eta 16:30 inguruan irteteko ohiko ordua. Atezainak ez du ikaslerik emango ordutegi horietatik kanpo, justifikatutako arrazoi batengatik ez bada.
Eskerrik asko ulertzeagatik.
Agur bero bat.