Bilera

Kaixo!!


Datorren astelehenean, hilak 27, AFAren beste bilera ireki bat izango dugu…. Bilera honetan zuen beharra dugu… Boluntarioak behar ditugu hobekuntza-batzordean eta bizikidetza-batzordean, jenderik ez izateagatik desagertzen ari diren 2 batzorde. Eskola hau denon artean egiten dugu. Gure seme-alabek erreferentzia-eskola izaten jarraitzea behar dute.

Aparkaleku bat nahi duzu bizikleta eta irristailuetarako?
Eskolan baratze bertikala nahi duzu?
Eskola-bide bat nahi duzu?
Hori guztia eta askoz gehiago lor daiteke hobekuntza-batzorde baten bidez.

Patio integratzaileago bat nahi duzu?
Ikastetxeko bizikidetzan hobetzeko lan egin nahi duzu?
Ingurunearen zaintza sustatu nahi duzu?
Hori guztia eta askoz gehiago lor daiteke bizikidetza-batzordearekin.

Guztiok gara boluntarioak, baina zenbat eta gehiago izan, orduan eta gauza gehiago lortuko ditugu.

Zuen beharra dugu!!!

Martxoaren 27an, 16:45ean Laborategian

Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI

www.eskolaberria.net