garrantzitsua









Kaixo familiak,

Hilaren 30ean, ostegunean, ospatuko diren hauteskunde sindikalak direla eta, jakinarazten dizuegu:

·         12:30etan amaituko dira eskolak, eta arratsaldean ez da eskolarik egongo.

·         Jantoki-zerbitzua ohikoa izango da: Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak 14:30etik 14:45era bitartean bilduko dira, eta Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoak 14:45etik 15:00etara bitartean bilduko dira.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Zuzendaritza Taldea

KORALA/CORO BILBAO MUSIKA

Egunon familiak,

Email honen bidez, hurrengo ikasturtean zuen seme-alabak KORAL-ean izena ematera ANIMATU nahi zaituztegu.

Korala ikasturte honetako iharduera berri bat da, Bilbao Musikak antolatzen du gure eskolako ikasleentzat (LH3-LH6), baina Bilbao Musikako Umeen Abesbatzako parte da, horregatik, aurten LH6 kurtsoan daudenek nahiz eta hurrengo urtean institutora joan, Koroan parte hartzen jarraitu ahalko dute.

Guzti honi buruz hitz egiteko, eta dauden zalantzak argitzeko, Koroko irakasleak familiekin bilera bat egin nahi du hurrengo ostegunean Martxoak 16, 17.30etan, klase ostean, 110 gelan; bileraren iraupena 30 minutukoa gutxi gora behera izango da.

ANIMATU!!!!!